El Pilar ikasle-egoitza
- Helbidea
-
Konstituzio Plaza, 5
01012 Gasteiz 01006 - Telefonoak
- 945 21 72 70
- Faxa
- 945 24 09 90
- Ordutegia
- Argibideetarako bulego bat dago 3. solairua. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara nahiz 15:00etatik 18:00etara.
- Datuak
Pilarreko udalaren ikasle egoitza ikasten duten gazteentzako zerbitzu berria da, 2006ko irailaren 24an zabaldu zena.
- Egoitza urte osoan egongo da zabalik, ikasturtean nahiz udan.
- Pilarreko egoitzak unibertsitateko ikasleei emango die zerbitzu lehentasunez. Hala ere, talde horren beharrei erantzun ondoren, beste ziklo batzuetako ikasleek ere erabili ahalko dituzte hutsik dauden lekuak.
- Udan ere irekita egongo da egoitza, eta egonaldi luzeetarako (uda osoa) zein laburretarako erabili ahalko da.
Sarbideak eta konexioak
- Erdialdetik 15 minutura.
- Erdi Aroko hirigunetik 10 minutura.
- Unibertsitate campusetik 25 minutura.
- Lanbide Heziketako ikastetxe hauetatik ere oso gertu dago: Molinuevo, Jesús Obrero, Jesús Guridi musika eta dantza eskola, Txagorritxuko ospitalea, Arriaga, eta Francisco de Vitoria institutua.
- Bizikletentzako bidea egoitzatik unibertsitateraino.
Egoitzaren ezaugarriak
- Bakarkako 80 estudio: bainugela, sukaldea, 90 cm-ko ohea eta ikasteko gunea.
- Ezinduentzat egokitutako 4 estudio.
- Telefonoa eta kablerik gabeko internet konexioa estudio guztietan.
- Guztientzako zerbitzuak: txokoak, gimnasioa, ikasteko eremua, TB eta jolas gela.
- 79 garaje-plaza, autoak, motorrak eta bizikletak uzteko.
Hurbil dauden beste zerbitzu batzuk
- Pilarreko gizarte etxea. Bertan liburutegia, kafetegia, ikastaroak, kirol jarduerak... eskaintzen dira.
- San Andreseko igeritoki estalia eta kiroldegia.
Kirol txartela izanez gero instalazio horiek doakoak dira eta alokairuetan deskontuak egoten dira. Errektoreordetzan eskura daiteke txartela.
Eskabideak aurkezteko epea
Leku guztiak bete arte egongo da irekita epea.
Nork kudeatzen du?
ABEEak ustiapen-erregimenean kudeatzen duen udal zerbitzua da egoitza.
www.residenciaelpilar.es
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.