Artium. Arte Garaikideko Euskal Museoa - Turismoa Vitoria-Gasteizen
Espainiar eta euskal arte garaikidearen onenetako eta garrantzitsuenetakotzat jotzen da bertako bilduma iraunkorra. 2002ko apirilaren 26an ireki zituen ateak eta museo ireki eta dinamikoa da.
Eraikina
Hiriaren erdialdean dago eta 2002ko apirilaren 26an inauguratu zuten. Arabako Foru Aldundiaren bultzadaz sortu zen, azken honek 70ko hamarkadako erdialdera arte garaikideko obren jabetze prozesu sistematikoa eta jarraitua hasi zuenetik, alegia.
Museoa
Artium arte garaikideko museoen alorrean erreferente bat da. Horrelada, batez ere artista euskaldunen eta espainarren 3.000 artelan inguruz osatutako funts propioak dituelako. Horiek guztiek, arte garaikideko bilduma gailenetako bat osatzen dute, Euskadin dagoen mota horretako garrantzitsuenak dudarik gabe: Picasso, Miró, Barceló, Elena de Rivero, Chillida, Oteiza, Cristina Iglesias, Txomin Badiola, Richard Serra, Bill Viola eta, noski, belaunaldi berriak. Erreferente bat da, halaber, duen asmo handiko erakusketen egitarauari esker, gertugertukoenak biltzen dituena, kultura garaikidearekin lotutako jardueren (zinema, arte eszenikoak, musika, ikastarroak...) agenda biziari esker. Dokumentazio Zentro dinamiko eta aktiboa duelako eta hezkuntza eta gizarte egitekoekin konpromisoa erakutsi duelako
Kokapena
Frantzia kalea 24 | 01002 Vitoria-Gasteiz.
Bisitak eta informazio gehiago
- www.artium.eus
- Telefonoa: 945 20 90 00 | museo@artium.eus.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.