Museoak - Turismoa Vitoria-Gasteizen
Asko dira hirian aurkituko dituzun museoak. Gainera, berez ikustea merezi duten eraikinetan daude den-denak. Hona hemen barruan aurki dezakezuna imajinatzen lagunduko dizuten hainbat gako.
Artium Museoa, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa
Espainiar eta euskal arte garaikidearen onenetako eta garrantzitsuenetakotzat jotzen da bertako bilduma iraunkorra, 3.000 artelan inguruz osatuta dagoena. Halaber, erreferentea da bere asmo handiko erakusketa programagatik, hurbilenetik hasita nazioartekoraino; kultura garaikidearekin lotutako jarduera agenda oparogatik (zinema, arte eszenikoak, musika, ikastaroak...); bere Dokumentazio Zentro dinamiko eta biziagatik eta hezkuntza eta gizarte eginkizunekin duen konpromisoagatik.
Artium Museoa, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa
Arma Museoa
Arma Museoa Ajuria Enea jauregiarenak ziren lokaletan kokatuta dago. Armen historia eta bilakaera erakusten ditu, gizateriaren jatorrietatik XX. mendearen hasiera aldera arte. Europar armek osatzen dute bildumaren zatirik handiena, baina afrikarrak eta ekialdekoak ere badira, bai eta uniformeak, intsigniak, dominak eta txanponak ere.
BIBAT. Fournier Karta Museoa eta Arkeologia Museoa
Bibaten barruan, Arabako Fournier Karta Museoa eta Arabako Arkeologia Museoa daude. Fournier museoa Bendaña Jáuregui errenazentistaren barruan dago, eta arkeologiakoa Patxi Mangado arkitektoak egindako eraikin berriaren barruan. Fournierren museoa munduko karten bost museo onenen artean dago eta bost kontinenteen kolekzio historikoak batzen ditu.
BIBAT. Fournier Karta Museoa eta Arkeologia Museoa
Arte Sakratuaren Museoa
Hasierako proiektua 1907. urtekoa da. Gainera bertan arte Sakratuaren Elizbarrutiko Museoa dago, bere estiloa neogotikoa da. Aretoetan zehar ikusgai daude lehen kristauen aztarnak, tenplu erromanikoetako piezak, zurean zizelkatutako irudi gotikoak, tríptico flandiarrak, erretaula errenazentistak, Greco, Ribera, Carreño de Miranda, Alonso Cano eta, besteak beste, Gozaren mihiseak eta zilarrezko bilduma interesgarria.
Arte Ederren Museoa
Augustin- Zulueta jauregian dago. Eraikin hori 1912. urtean eraiki zuten bizitoki partikular gisa. Museoa, aldiz, 1942.urtean sortu zuten eta hainbat eraldaketa izan ditu. Azkenik, egun, XVIII. Eta XIX. Mendeko Espainiako artean zentratu da. Zehatzago esanda, 1850-1950 aldiko euskal artean.
Natur Zientzien Museoa
Otxanda Andrearen izeneko dorrean, hots, XV. mendeko etxe eta gotorlekuan dago kokatuta. Museoan erakusketa iraunkorra dago, Behe Kretazeoko anbarraren Arabako aztarnategiei buruzkoa, Arabako Mesozoikoko itsasoetako fosil adierazgarrien erakusketa ere badago, XX. Mendeko Espainiako mineralogiari buruzko bilduma bat ere eta gure eskualdeko natura eremuak botanikoaren nahiz zoologikoaren ikuspuntutik itxuratzen dituzten elementuak daude ikusgai.
Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroa
Oroimenerako Zentroaren museoak honako funtzio hauek ditu: balio demokratiko eta etikoak zabaltzea, biktimen oroimen kolektiboa eraikitzea eta herritarrak askatasunaren eta giza eskubideen defentsarako eta terrorismoaren aurka kontzientziatzea.
Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroa
Farolen Museoa
Museo berezi honek beiraki polikromatuzko 271 pieza erakusten ditu, orain dela 100 urte baino gehiagokoak. Farol horiek Vitoria-Gasteizko erdialdean prozesioan eramaten dira, Andre Maria Zuriaren jaietan.
Aire zabaleko museoak
Kalean bertan kokatuta, aire zabaleko museo bikaina osatzen duten eskultura eta estatua ugari dago hiri osoan zehar. Horien artean, Espainiako eskultore garaikide famatuenen lanak aurki daitezke: Oteiza, Ibarrola, Chillida, Casto Solano, Nestor Basterrechea...
Informacio gehiago:
- Argitalpena: Vitoria-Gasteizko kaleetako eskulturak
- Mapa interaktiboa: Katalogoko datuak abiapuntu hartzen duen eskulturen mapa.
Montehermoso kulturunea
Montehermoso Kulturunea Vitoria-Gasteizko Udaleko Kultura Sailari dagokio, eta artearen eta gaur egungo pentsamoldearen ekoizpen, erakusketa eta hedapen-gune gisa definitzen du bere burua. Errenazimenduko jauregi honen atariak harritu egingo zaitu bere edertasun barearekin. XVI. mendetik hirira etortzen ziren erregeei ostatu emateko erabili zen. XIX. mendean, Montehermosoko Markesaren eta José Bonaparteren arteko amodioen eszenatoki izan zen.
Arabako museoen gida
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.