Bendaña Jauregia - BIBAT museoa - Turismo en Vitoria-Gasteiz
Erdi Aroko almendraren erdigunean Arabako Fournier Karta Museoa eta Arkeologia museoa elkarbizi diren espazioa aurkituko dugu. BIBAT izeneko museo multzoa da.
Fournier Karta Museoa - Bendaña Jauregia
Fournier Karta bilduma aurkitzen den Errenazimenduko jauregi honek munduko karta bilduma onena gordetzen du seguruenik. Hiru solairuko eraikina harlanduz egina dago. Errenazimenduko antolakuntza eta dekorazio-formak ditu, batez ere patioko galerietan. Gotiko berantiarreko zenbait elementu ere aurkitzen dira, hala nola, fatxada nagusiko arku zorrotzeko atea eta barruko eskailera gaineko izar-ganga oktogonala.
Heraclio Fournier 100 urte geroago
Arabako Arkeologia Museoa
Araban XIX. mende amaieratik egindako indusketa arkeologiko guztietatik datozen materialak gordetzen dira bertan. Museoan Historiaurretik Erdi Arora hartzen duen kronologiako aurkikuntzak ikus daitezke. Eraikina berria da eta Patxi Mangado. arkitektoaren lana da.
Ezinbestekoa
- Ikusi eraikinaren kanpoalde soilarekin kontrastatzen duen Bendaña Jauregi barruko arkuteria-patio ederra.
- Behatu fatxadako dorre zilindrikoa, jabeen handikeria ikurra.
- Karta Museo barruan zehar ibiltzea eta bost kontinenteetako karta-bildumak ikustea.
- Heraclio Fournier, Espainiako karta-sorta egiteko erabili zuen makineria zaharra.
- Gasteizko Paleolitikoa, Burdin Aroa, mundu erromatarra eta Erdi Aroa ikusi Arkeologia Museoaren bidez.
- Bertako produktu tipikoak dastatu inguruko gozotegietan, jatetxeetan eta tabernetan.
Kokapena
Cuchillería, 54. 01001 Vitoria-Gasteiz.
Ikusi Google Maps aplikazioan | Ibilbide birtuala 360º
Bisitak eta informazio gehiago
- Webgunea: Fournier Karta Museoa eta Arkeologia Museoa.
- Telefonoa: 945 20 37 07.
- Sarrera dohainik.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.