Maria Sortzez Garbiaren katedrala - Arte Sakratuaren museoa - Turismoa Vitoria-Gasteizen

Turismo - Catedral María Inmaculada

Arte Sakratuaren museoa Katedral berrian dago, 1907an eraikitzen hasi, 1914tik 1946 etenda egon eta 1969an sagaratu zen eraikin neogotikoan. Barrualdeko espazioa diafanoa da, eta altuera handiko bost maila dauzka, Maumejean etxeko beirate zoragarriek argiztatuta. Espiritualtasuna eta museotasuna elkarrekin bizi dira tenpluan, museoko areto bihurtzen baitira girolako kaperak.

Ezinbestekoa

  1. Gargolak, gasaren aurkako maskara daraman soldadu batena da bat.
  2. Burualdeko beirateak.
  3. Kripta: eskultura kapiteletan, giltzarriak eta hilobiak.
  4. Arte Sakratuaren museoa: bertako aretoetan, lehenengo kristauen aztarnak, tenplu erromanikoen piezak, egurretan zizelkatutako irudi gotikoak, Andre Maria Zuriaren jatorrizko eskultura, triptiko flamenkoak, erretaula errenazentistak, Grekoaren, Riberaren, Carreño Mirandakoaren edo Alonso Canoren oihalak eta zilargintza-bilduma interesgarri bat ikus daitezke. Lineako katalogoa(Beste leiho batean irekiko da)

https://www.flickr.com/photos/vgturismo/sets/72157672142944067(Beste leiho batean irekiko da)

Bisitak eta informazio gehiago

360º-ko ibilbide birtuala

(Beste leiho batean irekiko da)

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.