Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.
Kontsultatu mapan hiriko baliabide turistiko nagusiak GeoVitoria-Gasteiz erabiliz. GeoVitoria-Gasteiz geolokalizazio-aplikazio bat da, gure udalerriko toki, jarduera eta interesguneak kokatzea ahalbidetzen duena.
GeoVitoria-Gasteiz zeure mugikorrean
"Turismoa" menuaren bidez, baliabide turistikoei buruzko informazioa kontsulta dezakegu eta mapan kokatu: ondarea, ibilbide turistikoak, natura, hiriko kirol instalazioak, aisialdia, informazio praktikoa...
Horrez gain, aplikazioak aukera ematen du hirian ibilbideak kalkulatzeko (oinez, bizikletaz edo garraio publikoan), edo gure kokapenetik gertu zer dagoen ikusteko, autobusak iristeko denborari buruzko informazioa lortzeko eta gure kokaleku gogokoenen zerrenda gordetzeko eta partekatzeko.
Aplikazioak lau hizkuntzatan ematen du informazioa: gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez.
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.