Hiri-antolamenduko plan orokor berriari buruzko informazio-bilerak

2023ko martxoaren 9an argitaratua

Hiri Antolamenduko Plan Orokor berria Hasierako Onespena ondoren, epe bat ireki da pertsona eta/edo erakunde interesdunek alegazioak aurkeztu ahal izateko onartutako dokumentuari. Epe hori 2023ko ekainaren 1era arte luzatuko da.

Informazioa hobetzeko, HAPO berriak ekartzen dituen aldaketa esanguratsuenei dagokienez, martxoan informazio-bilerak deituko dira udal auzoguneen bitartez.

Topaketa honetan emango den informazioa orokorra da, HAPO zaharraren eta berriaren arteko aldaketa esanguratsuenei buruzkoa, auzo gehienei eragiten baitie. Horregatik erabaki da 4 bilera deitzea.

Informazio-bileren egutegia

  • EL PILAR eta ALDABE Auzoguneak
    • Martxoak 20 astelehena, 18:00etan
    • Aldabe gizarte etxea ekitaldi aretoan
    Izena ematea
  • IPARRALDE, JUDIMENDI eta SALBURUA Auzoguneak
    • Martxoak 23 osteguna, 19:00etan
    • Judimendi gizarte etxean

Izena ematea

  • ZABALGANA eta HEHOALDE Auzoguneak
    • Martxoak 27, astelehena, 18:00etan
    • ZABALGANA gizarte etxean

Izena ematea

  • IBAIONDO eta LAKUA-ABETXUKO Auzoguneak
    • Martxoak 30, osteguna, 18:00etan
    • Ibaiondo gizarte etxean

Izena ematea

    • Oharra: Bilera hobeto antolatzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, edukiera bete arte. Une horretatik aurrera, horretarako prestatutako formularioa ez da erabilgarri egongo. Edukiera osoa izanez gero, izen-ematea egin duten pertsonei bakarrik utziko zaie sartzen.

Plan orokor berriaren erakusketa

Gainera, 2023/03/01etik 2023/06/1era, biak barne, udaleko teknikariak egongo dira zalantzak argitzeko, San Martingo bulegoetan egokitutako gunean, 08: 30etik 14: 00etara, aldez aurretik hitzordua eskatuta, 010 informazio-telefonoaren bidez 945 16 11 00.

Gomendatutako estekak: