Udal-agitalpena: UZTARRI; Alboka doinuen bilduma

“UZTARRI; Alboka doinuen bilduma” albokariei zuzendutako argitalpena da eta irakaskuntzarako eta musika-tresna zabaltzeko material erabilgarria eskaintzea du helbururik nagusiena. Egileak Sabin Bikandi Belandia eta Jabi Santamaría Vadillo dira eta Vitoria-Gasteizko Udalak 1997an argitaratu zuen. ISBN: 84-87645-62-3

Paperezko edizioa agortuta dagoenez, esteka hau eskaintzen dizuegu, bertsioa pdf formatuan deskarga dezazuen.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.