Gizarte-zerbitzuek bizitokien alorrean eskumenik ez badute ere, banakako pertsona zein familiei laguntzen saiatzen dira, egun duten etxebizitza gal ez dezaten. Era berean, ostatu eskaintzen diete etxebizitzarik ez duten edo etxebizitza desegokia duten pertsonei.
Orientazioa eta laguntza ematen zaie banakako pertsona zein familiei, informazio egokia, norbere baliabideak eta laguntza profesionala baliatuz etxebizitza gorde ahal dezaten.
Baliabide propioak optimizatzeaz gain, honako hauek ere abian jar daitezke: banakako eta taldeko hezkuntza-laguntza, etxeko gastuak antolatzeko gaitasuna hobetzen laguntzeko; argi- eta gas-gastua murrizteko aholkularitza; ahulezia-egoeraren balorazioa etxebizitza uztarazteko prozesuetan, epaitegiak edo beste erakunde batzuek eskatuz gero; laguntza ekonomikoak; etxebizitza kudeatzen duten erakundeekiko koordinazioa.
Non eska daiteke informazio gehiago?
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.