Komunaren Nazioarteko Eguna

2021eko abenduaren 1ean argitaratua

Kontzientziazio-jarduerak egiten jarraitzen da ikastetxeetan.

Residuo

Komunaren Nazioarteko Egunean, eta Vitoria-Gasteizko saneamendu-sarean kezka sortzen ari diren substantzia eta kutsatzaileen presentzia murrizteko planaren barruan, AMVISAk infografia bat hornidurari, saneamenduari eta arazketari buruzko daturik berrienekin eta ratio garrantzitsuenekin aurkeztu du. Informazio honen helburua hondakin-uretako karga kutsatzailea jatorrian murriztea eta hondakinak behar bezala kudeatzea da.

Material hori ikastetxeetako kontzientziazio-jardueretan, Krispijanako HUAra egindako eskola-bisitetan eta beste ekimen batzuetan erabiliko da.

Hain zuzen ere, Kutsatzaile Emergente Kezkagarriei buruz kontzientziatzeko ekintzek izan dute harrera onak beste ikastetxe batzuen interesa piztu du 2021-2022 ikasturterako. Egibideri San Viator ikastetxea gehitu zaio, eta EHUren partaidetza lotzen ari da, Ingurumen Zientzien Lizentziaturaren eta Elikagaien Kalitate eta Segurtasun Masterraren bitartez.

Jarduerak, helburuen arabera, DBHko, Batxilergoko eta LHko ikasleei zuzenduta daude, eta ikasturteko eskola edukiaren parte izango dira.

Vitoria-Gasteiz hiriko kontsumo eta saneamenduaren infografia

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.