Judimendi auzoko sareen berrikuntza orokorra

2021eko abenduaren 2an argitaratua

Obrak datozen hiru urteetan egingo dira, fase desberdinetan.

Obra Judimendi

Jarduera hiriko fibrozementuzko hodi guztiak material iraunkor eta jasangarriagoz egindako beste batzuekin ordezten joateko planaren zati da. Saneamenduari dagokionez, Herrandarren kalearen azpitik doan kolektorearen ahalmen hidraulikoa hobetzeko behar espezifikoari ere erantzuten dio.

Obrek sortzen dituzten eragozpenak saihesteko, ahal den neurrian, zangak ireki gabeko teknologiak erabiliko dira. Teknologia horiek eraso putzuak irekitzea besterik ez dute behar, horietatik hodi berriak progresiboki instalatzeko, harrera putzuetara iritsi arte.

Horniduran, lan hauek sartzen dira: fundizio harikorreko edo polietilenozko hodiak jartzea, kutxatilak egitea balbulak sartzeko, harguneak, sute ahoak, kontagailuak, hustubideak, ureztatze ahoak eta hodi orokorretarako konexioak. Jarduketak aldi berean egingo dira, baina ur hornidura beti bermatuko da, polietilenozko behin-behineko hodien bidez.

Saneamendu sarea mahukako saneamendu izeneko sistema berritzaile baten bidez berrituko da. Sistema horren bitartez, hodi berria lehendik dauden hormigoizko kolektoreen barruan sartuko da, kolektore horiek aldez aurretik berrikusi eta gero, jarduketa bideragarria dela ziurtatzeko. Kolektoreen egoeragatik edo trazadura aldatu delako sistema hori aplikatu ezin denean, zangak irekiko dira. Harguneak eta hustubideak biltzeko behar diren putzuak eta kutxatilak ere berritu edo eraikiko dira.

Obra osoaren kostua 5,4 milioi eurokoa izango da (BEZik gabe).

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.