2022ko Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa

2021eko abenduaren 9an argitaratua

2022ko Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketarako deia egin du Gasteizko Udalak.

Lanek jatorrizkoak, argitaratu gabeak, eta beste inongo lehiaketatan saritu gabeak izan behar dute. Egile bakoitzak bi lan aurkeztu ahalko ditu gehienez. Kartelak 2021eko abenduaren 9tik 2022ko urtarrilaren 9ra bitartean aurkeztu beharko dira Landatxo Gizarte Etxean.

Kartel irabazlearen aukera bi fasetan egingo da.

  • Lehenengo fasean, Arabako Diseinu Grafikoaren Profesionalen Elkarteak aukeratutako hiru adituk osatutako epaimahaiak lau kartel finalista hautatuko ditu.
  • Bigarren fasean, aldiz, epaimahaia honako hauek osatuko dute: Kultura Zerbitzuko Kultura Ekintzaren Ataleko arduradunak, Informazioaren eta Komunikazioaren Kabineteko diseinuko teknikoak, Gasteizko Arte eta Diseinuko Goi-mailako Eskolak, Arte eta Lanbide Eskolak eta IES Ekialdea BHI Arte Batxilergoko kideek. Epaimahai horrek aukeratuko du kartel irabazlea proposatutako finalisten artean. Ikastetxeek haien botoa emango dute prozesu parte-hartzaile baten bidez.

Lehiaketa irabazten duen kartelak 1.500 euroko saria jasoko du, eta kartel finalista bakoitzak 250 euro. Urtarrilaren amaieran Udalaren web-orrian emango da aditzera zein kartel egokitu den irabazle eta zein izan diren finalistak.

Inauteriak iragartzeko kartela aukeratzeko lehiaketaren oinarriak

2022ko Inauterietako kartela aukeratzeko lehiaketaren oinarriak pdf

  1. 2022ko Inauteriak iragartzeko kartel ofiziala hautatzea izango da lehiaketaren xedea.
  2. Egile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu: jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta beste inongo lehiaketatan saritu gabeak.
    1. Kartelean agertzen diren irudi eta elementuen eskubideen jabetza kartelaren egilearenak izan behar dute, eta bestela erabilera libreko errekurtsoak izan behar dute.
    2. Egileak izango dira oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzearen arduradun.
  3. Kartelaren neurriak: 70 zm goi-behe, 50 zm zabal.
  4. Paperezko euskarria: kartelek, ezinbestean, luma-kartoiaren gainean joan beharko dute, kristalik gabe. Horrela aurkeztu ezean, baztertu egingo dira.
  5. Euskarri informatikoa: paperean ez ezik, CD batean ere aurkeztu beharko da kartelaren irudia, JPG edo TIFF formatuko bi artxiboetan: bata 72 dpitan eta bestea 300 dpi-tan, azken hori 5 mm-ko koskarekin. Lehiaketa fasean egileak baimena eman beharko du aurkeztutako lana Gasteizko Udalaren web-orrian argitaratzeko.
  6. Teknika: kolorea eta teknika, aukeran.
  7. Testu hau agertu beharko da (euskara lehentasunezko lekuan):
    1. VITORIA-GASTEIZKO INAUTERIAK / 2022 / CARNAVALES DE VITORIA-GASTEIZ
    2. Otsailaren 22tik martxoaren 1era / Del 22 de febrero al 1 de marzo
  8. Irabazle suertatzen den kartelean erakunde-marka nahiz beste batzuk sartu ahal izango ditu Gasteizko Udalak, litezkeen babesleenak barne. Hori dela eta, konposizioaren goiko aldean (ezkerrean) eta beheko aldean (eskuinean) testu edo irudirik ez jartzea gomendatzen da.
  9. Aurkezteko epea: 2021eko abenduaren 9tik 2022ko urtarrilaren 9ra, biak barne. Astelehenetik ostiralera 08:30etik 21:00etara, eta larunbatetan 08:30etik 14:00etara, jaiegunetan izan ezik.
  10. Aurkezteko lekua: Landatxo gizarte-etxea, Santa Maria kalea, 4; 01001 Vitoria-Gasteiz—. Argibideetarako telefonoak: 945 16 26 64 eta 010.
  11. Identifikazioa: lanak sinadurarik gabe aurkeztu beharko dira -ez paperean, ez euskarri informatikoan-. Identifikatzeko, lema bat idatzi beharko da kartelaren atzealdean eta CDan. Kartelarekin batera gutun itxi bat aurkeztu beharko da, kanpoaldean lema idatzita. Barruan, datuak adierazi beharko dira -egilearen izen-deiturak, helbidea, telefono zenbakia, e-maila eta jaiotze data-, eta aitorpen sinatu bat gehitu beharko da, non adierazten den aurkezten den lana jatorrizkoa dela, eta argitaratu gabea. Lehiaketak dirauen bitartean, hots, irabazlearen izena jakitera eman arte, ezingo da inolaz ere publikoki egilearen identitatearen berri eman.
  12. Sariak:
    1. Lehiaketa irabazten duen kartelak 1.500 euroko sari bat jasoko du eta kartel finalista bakoitzak 250 euro. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren mende egongo dira sariak, indarrean den legediaren ildotik.
    2. Saria eman gabe utzi ahal izango da, aurkezten diren lanek kalitate plastiko eta tekniko aski ez badute. Hori gertatuz gero, epaimahai teknikoak administrazio-egoitza Araban duen edo bertan jaioa den artista edo diseinatzaile grafiko bati eskatu ahal izango dio kartela egiteko.
    3. Saria ordaintzen duelarik, Gasteizko Udalak erosi egingo du irabazle suertatzen den kartela, eta haren egileak kartelaren gaineko jabego intelektualari dagokion eskubide ekonomiko oro modu esklusiboan berari emango dio.
    4. Udalak libreki ustiatu ahal izango du kartela, edozein modutan ustiatu ere, hala nola erreproduzitu, banatu, jendaurrean zabaldu edo itxuraldatu, Jabego Intelektualaren Legearen Testu Bateratuko 26. artikuluan adierazitako epearen baitan, eta eskubidea izango du obra edozein bitarteko edo euskarri ukigai nahiz ukiezin baliatuz adierazteko. Orobat izango du eskubidea mundu osoan obraren ustiapen komertziala bideratzeko -edozein euskarri edo formatutan erreproduzitzeko eskubidea eta zabalkundea emateko nahiz publikoki komunikatzeko eskubideak barne-, horretarako edozein modu baliatzen duelarik ere. Berariaz sartzen da horren baitan lana on-line jarri edo emateko nahiz sare digital interaktiboen bitartez eskuragarri jartzeko eskubidea. Era berean, edozein komertzializazio euskarritan ere erreproduzitu ahal izango du kartela udalak, dela zuzenean, dela hirugarren bati ustiapen hori baimenduz.
    5. Inprimaketa hobetzeko kartel irabazlean zerbait aldatzeko beharra ikusiz gero, hala egin dadila erabaki ahal izango du Gasteizko Udalak eta hori proposatu egileari.
  13. Kartel irabazlea aukeratzea:
    1. 1. fasea: Kartel finalistak hautatzea. Arabako Diseinu Grafikoaren Profesionalen Elkarteak aukeratutako hiru adituk osatutako epaimahaia teknikoak lau kartel finalista hautatuko ditu aurkezten diren lan guztien artetik. Horretarako, alderdi hauek izango ditu kontuan: sormena, kalitate grafikoa nahiz plastikoa, deigarritasuna eta erreproduzitu nahiz editatzeko erraztasuna.
    2. 2. fasea: Kartel irabazlea aukeratzea. Epaimahaia honako hau izango da: Kultura Zerbitzuko Kultura Ekintzaren Ataleko arduraduna, Informazioaren eta Komunikazioaren Kabineteko diseinuko teknikaria, Gasteizko Arte eta Diseinuko Goi-mailako Eskola, Arte eta Lanbide Eskola eta IES Ekialdea BHI Arte Batxilergoa. Epaimahai horrek aukeratuko du kartel irabazlea proposatutako finalisten artean. Ikastetxeek haien botoa emango dute prozesu parte-hartzaile baten bidez. Boto gehien jasotzen dituen kartela izango da kartel irabazlea. Berdinketa egongo balitz, kalitatezko bozka diseinu teknikariak emango luke, Komunikazio eta Informazio Bulegokoa.
    3. Urtarrilaren 27tik aurrera jakinaraziko da zein den irabazlea, web-orrian eta prentsa ohar baten bidez.
    4. Epaimahaiaren ahalmena: zirkunstantzia hauetakoren bat egokitzen delarik, dena delako lana hautatze prozesutik kanpo uzteko ahalmena izango du epaimahaiak:
      1. Oinarri hauetako irizpide teknikoak betetzen ez badira.
      2. Egiletza zalantzazkoa bada.
      3. Pertsonen duintasunaren kontrakoa bada.
      4. Beste lanen baten plagiotzat jotzen badu, baita, halakotzat jotzerik ez badago ere, imitazio hutsa edo beste lanen batek iradokia bada, edo beste lanen batekin bat badator, halako neurrian non, epaimahaiak, zirkunstantzia horren berri izan orduko, erabakitzen duen ez duela nahikoa originaltasun-merezimendurik.
      5. Uste badu beste lehiaketaren batean saritutako egile beraren beste lanen batenaren oso antzeko estetika, kontzeptua eta konposizioa dituela.
  14. Udalak, egoki baderitzo, jendaurreko erakusketa egin ahal izango du aurkezten direnen artean hautatutako kartelekin -nolanahi ere, irabazlea zein den jakitera eman ondoren-.
  15. 2022. urteko kartel lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea ekarriko du berekin, baita epaimahaiaren erabakia ere, eta, horrenbestez, ezingo da horien kontra jo.
  16. Kartelak itzultzea: saria irabazten ez duten lanak utzi ziren tokian jaso ahal izango dira, 2022ko martxoaren 14tik 25era bitartean, astelehenetik ostiralera (8:30-21:00) eta larunbatetan (8:30-14:00), jaiegunetan izan ezik. Epe hori igaro ondoren, egokien iruditzen zaiona egin ahal izango du Gasteizko Udalak jaso gabeko lanekin.

Aurreko edizioetako kartel irabazleak

https://www.flickr.com/photos/38143943@N08/albums/72157675691043973(Beste leiho batean irekiko da)

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.