Familientzako jarduera: -Salburuko altxorra- escape rooma

Noiz
Hasiera eguna: 2022/01/02, hasiera ordua: 17:30, amaiera eguna: 2022/03/27, amaiera ordua: 18:30
Deskribapena

Atariak ingurumen-abenturako joko berri hau aurkezten du: 5 giltzarrapoz itxitako maletatxo bat ireki beharko duzue, RAMSAReko Nazioarteko Garrantzia duten Ingurune Hezeen diploma eta gelatik ateratzeko giltza lortzeko.

Giltzarrapo bakoitzaren konbinazioa lortzeko, Salburuko hezeguneari eta bertako faunako eta landaretzako espezieei buruzko enigma eta buru-hausgarriak ebatzi beharko dituzue. Parte hartzen duzuenok horretarako denbora amaitu baino lehen (60 minutu) lortu beharko duzue handik ateratzea.

Lekua: Ataria

Data: urtarril, otsail eta martxoko ostiraletan eta igandeetan

Ordutegia: 17:30-18:30

Hartzaileak: 12 urtetik gorakoak eta lagundutako adingabeak

Parte-hartzaile kopurua: 4

Izena ematea (abenduaren 27tik aurrera): udal webgunean

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.