Turismoa Vitoria-Gasteizen - Montehermoso Kulturunea
Montehermoso Kulturunea Vitoria-Gasteizko Udaleko Kultura Sailari dagokio, eta artearen eta gaur egungo pentsamoldearen ekoizpen-, erakusketa- eta hedapen-gune gisa definitzen du bere burua. Kulturearen helburu nagusietako bat sexuen arteko berdintasun-politikak ezartzea da.
Vitoria-Gasteizko alde zaharrean dago Montehermoso, eta XVI. mendeko jauregi errenazentista bat biltzen du bere baitan. Jauregiari 1885ean egin zen hiriko Ur Biltegi zaharra atxiki zitzaion lurpetik.
Eraikina
Eraikin hori Santa Maria kalearen eta oraingo Frai Zacarias Martinez kalearen artean, hiriaren tokirik garaienean, altxarazi zuen Hortuño Ibáñez de Aguirre Lizentziatuak 1520. urte inguruan, lekaime domingotarren komentua bertan jartzeko asmoz. Ortuño Ibáñez de Aguirre Gasteizen jaio zen 1470. urte aldera. Oso gizon ospetsua zen eta leialtasun handia zion Koroari. Isabel Katolikoa erreginak bere testamentu- betearazle izendatu zuen, Antonio de Fonsecarekin batera.
Errenazimenduko jauregi honen atariak harritu egingo zaitu bere edertasun barearekin. XVI. mendetik hirira etortzen ziren erregeei ostatu emateko erabili zen. XIX. mendean, Montehermosoko Markesaren eta José Bonaparteren arteko amodioen eszenatoki izan zen. Gaur egun hiriko punta puntako kulturgunea hartzen du.
Kokapena
Frai Zakarias Martinez kalea, 2.
Google Maps aplikazioan ikusi | Ibilbide birtuala 360º
Bisitak eta informazio gehiago
Agenda
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.