Kulturartekotasun eta immigrazioari buruzko ohiko galderak
Hirira heldu berri den atzerritar bat naiz, nora jo dezaket?
Gasteizera heldu berria den edozein pertsonak bezala, hirian eskaintzen diren giza-baliabide eta zerbitzuei buruzko informazioa behar edo premiaz eta berehala bete behar duten beharren bat duten atzerritarrek Udalaren Gizarte Larrialdietako Zerbitzura jo behar dute.
Zerbitzu hori San Antonio kaleko 10.ean dago 945 134444. Urteko 365 egunetan eta orduko 24 orduetan egoten da irekita.
Zerbitzu hori San Antonio kaleko 10.ean dago 945 134444. Urteko 365 egunetan eta orduko 24 orduetan egoten da irekita.
Gazteleraz komunikatzeko arazoak dituen atzerritarra naiz, Udalaren Harrera Zerbitzuan nire hizkuntzaz mintzatzen den pertsonarik ba al da?
Gasteizko Udalak Itzulpen eta Interpretazio Zerbitzua eskaintzen du, udal erakundearen eta udalerrian bizi diren atzerritarren arteko harremanetan itzulpen eta interpretazio laguntza emateko asmoz.
Zerbitzu horretan 33 hizkuntza dira langai, zeinen barruan Afrikako hainbat, arabieraren hainbat aldaera, Europakoak, Errusiakoak eta Asiakoak baitaude.
Zerbitzua eska dezakete udal langileek edo edozein pertsonak udalarekiko duen harremanetarako; dena den, eskabidea udal langile batek bideratu behar du, beti.
Informazio gehiago behar baduzu, jo ezazu Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzura, 945 16 26 21 telefono zenbakira deituta, edo bizikidetza.convivencia@vitoria-gasteiz.org helbidera idatzita.
Itzulpen eta interpretazio zerbitzua

Ez dakit ez gaztelaniaz, ezta euskaraz ere. Non ikasi ditzaket hizkuntza bata zein bestea?
Hainbat lekutan ikasi dezakezu gaztelaniaz. Erantzunaren behe aldeko estekan kontsultatu ditzakezu.
Euskararen hastapenetarako, Udalaren Euskara Zerbitzuak sustatzen duen AISA programa gomendatzen dizugu. Sakontzeko, begira ezazu ikastaroen zerrenda osoa.
Gaztelaniaz ikasi | AISA programa
Euskararen hastapenetarako, Udalaren Euskara Zerbitzuak sustatzen duen AISA programa gomendatzen dizugu. Sakontzeko, begira ezazu ikastaroen zerrenda osoa.
Gaztelaniaz ikasi | AISA programa
Aholku juridikoa behar dut nire egoerfa administratiboaz, bai eta nire agiriak erregularizatzeko aukeren gainean ere. Nora joan naiteke?
Atzerritartasun arloko aholkularitza juridikoa behar baduzu, Eusko Jaurlaritzak hirian zehar dituen baliabideetara joan zaitezke.
Eskura dauden baliabideak
Eskura dauden baliabideak
Pertsona atzerritarra naiz, eta Gizarte Errotzearen bidez agirien egoera erregularizatu nahi duen atzerritarra naiz, non eska dezaket Gizarteratzeari buruzko Txostena?
Eusko Jaurlaritzari eskatu behar zaio Gizarteratzeari buruzko Txostena. Hainbat modutan eskatu daiteke:
Zuzenean | Web-orritik jaisteko | Familia eta Gizarte politikarako Zuzendaritza
- Eusko Jaurlaritzaren Zuzenean bulegora joan (Gasteizen: Ramiro Maeztu kalea, 10 behea. astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20:00etara. telefonoa: 012, eta bertan formularioa eskattu, bete eta bertako langileari ematea.
- Eusko Jaurlaritzaren Familia eta Gizarte Politikarako Zuzendaritzaren web-orritik formulario jaitsi, bete eta Zuzenean bulegoan aurkeztea.
Zuzenean | Web-orritik jaisteko | Familia eta Gizarte politikarako Zuzendaritza
Ba dira gizarte laguntza espezifikoak atzerritarrentzat?
Ohiko bizilekua Gasteiz duten atzerriko pertsona eta familiek gizarte zerbitzu, baliabide edo prestazioak jaso ahalko dituzte gasteiztarrek bezala, betiere, eskatzeko baldintzak betetzen badituzte.
Horretarako, gizarte etxeetan dauden Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetara jo behar da. Oinarrizko Gizarte Zerbitzua, bizi zaren lekuaren arabera esleitzen da. Aldez aurretik hitz ordua eskatu behar da nahitaez, gizarte langile batek hartuko zaitu eta informazioa eman, baloratu eta antzematen dituen behar zein eskatutakoari hoberen egokitzen zaion zerbitzu edo prestazioa eskainiko dizu.
Bizitokiaren arabera

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.