Adineko pertsonei zuzendutako gizarte zerbitzuei buruzko ohiko galderak

1.  Non eska dezaket adineko autonomoentzako laguntza?
Zure bizilekuaren arabera dagokizun Oinarrizko Gizarte Zerbitzura (gizarte etxean dago) jo dezakezu. Bertan, hitzordua eskatu beharko duzu gizarte langilearekin elkarrizketatzeko, eta berak zure kasua aztertu eta orientazioa emango dizu zure egoerara ondoen egokitzen diren programa edo baliabideen inguruan.
Orobat, zure bizilekutik hurbilen duzun Adinekoentzako Zentro Soziokulturalera joan zaitezke. Bertan zuretzat interesgarri izan daitezkeen zerbitzu eta jarduerei buruzko informazioa emango dizute.
» aurkibidera itzuli
2.  Zer nolako jarduera eta zerbitzuak daude adinekoentzako zentro soziokulturaletan?
Arreta pertsonaleko zerbitzu hauek ematen dira: informazioa eta harrera, jantokia, kafetegia, ile-apaindegia eta podologia. Prebentziora bideratutako beste batzuk ere badira, hala nola osasun parkeak eta erorketen prebentziorako programa.
Orobat, zahartze aktiboa sustatzen duten ikastaroak eta lantegiak eskaintzen dira, gehienak ikasturteetan antolatuak eta sei jarduera alorretan banatuak:
  • norberaren burua zaintzea
  • hezkuntza
  • estimulazioa
  • harremanak
  • antzezpena eta plastika
  • eskulanak
3.  Nor joan daiteke adinekoentzako zentro soziokulturaletara?
  • 60 urtetik gorako pertsonak, baita horien ezkontideak nahiz antzeko afektibitate harremanen bat dela medio haiei loturik dauden pertsonak ere, adin hori betea ez izan arren.
  • Erretiroaren pareko egoeran dauden 55 urtetik gorako pertsonak; horiek, ordea, ezin dute txartelik izan.


4.  Non emango didate adinekoentzako zentro soziokulturalei buruzko informazio gehiago?
Zentro bakoitzean informazio eta harrera zerbitzua dago, eta han emango dizute behar duzun informazio osagarria. Udalaren web-orrian ere badute atal berezi bat:
Adinekoentzako Zentro Soziokulturalak.
5.  Nor joan daiteke adinekoentzako jantokietara?
Jantokietara 60 urtetik gorakoak joan daitezke, baldin eta:
  • Familiaren laguntzarik ez badute, edo kultur dependentzia edo zailtasun ekonomikoak direla eta elikatzeko oinarrizko beharra betetzeko zailtasunak badituzte.
  • Eguneroko oinarrizko jarduera bat –bazkaltzea– harreman giro osasuntsu eta atseginean egin nahi badute, aldian behin edo maiztasunez.

6.  Nola eskatzen da jantoki zerbitzua?
Bi modutan sar daiteke jantoki zerbitzura:
  • Zuzenean sartzea: interesdunak zuzenean eskatzen du zerbitzua, hori eskaintzen duten zentroetan, banku-entitatean ordaindu ostean.
  • Balorazio sozialaren bidezkoa: interesdunak oinarrizko gizarte zerbitzuetan jantoki zerbitzua eskatzen du.

7.  Gasteizko Udalak badu programa espezifikorik adinekoak zaintzen dituzten pertsonentzat?
Bai, adineko pertsonak zaintzen dituzten Familiei Laguntzeko Programa(Beste leiho batean irekiko da), arnasa hartzeko zerbitzuak eta programa psikosozialek osatua.
  • Arnasa hartzeko zerbitzuak beretzako denbora izateko aukera eskaintzen diete adineko pertsona zaintzen dutenei, horrek dakarren gainkarga fisiko eta psikologikoa arinduz. Baliabide hauek osatzen dute: asteburuetarako eguneko zentroa eta laguntza eta zaintza profesionala.
  • Programa psikosozialetan hainbat baliabide eskaintzen da: informazio eta formazio jarduerak, familia zaintzaileentzat interesgarri izan daitezkeen gaiak lantzeko (legeria, adinekoen eboluzioa, zaintzeko eta nork bere burua zaintzeko estrategiak, eta abar); arreta psikosoziala, banakoentzat edo familiarentzat, horien estresa gutxitzeko eta baliabide instrumental eta emozionalak eskaintzeko, zaintza eta autozaintza hobetu eta orekatze aldera; elkarri laguntzeko taldeak; jarduera orokorragoak,topaketak deituak, zaintzaileek esperientzia atsegingarriak bizitzerik izan dezaten ohiko zaintza testuingurutik kanpo eta zaintzeko erantzukizuna landu dezaten.
8.  Non lor dezaket informazioa adineko pertsonak zaintzen dituzten familiei laguntzeko programari buruz?
Programak badu telefono bat, informazioa eskatu eta horretaz arduratzen den gizarte langilearekin hitzordua eskatzeko. Zenbakia: 945 16 13 56; arretarako ordutegia: 8:30 - 14:30.
9.  Adinekoentzako zainpeko apartamentua eska daiteke, etxebizitza bat jabetzan izanez gero?
Bai, kanpoko oztopo arkitektonikoak direlako eta/edo igogailua ez dagoelako, ezta jartzeko aukerarik ere, etxebizitzara sartzeko arazo larriak badaude, eta apartamentuan sartzeko eskatzen diren gainerako baldintzak betetzen badira.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Jasotako iruzkinak

Página web: Preguntas frecuentes sobre servicios sociales para personas mayores autónomas

  • QUEJAS SOBRE LA GESTIÓN DEL ACCESO DE LAS PERSONAS MAYORES DE 60 AÑOS A LOS COMEDORES SOCIALES

    Ikus erantsitako artxiboa

    M.N. Muy triste 2016/02/28 11:23:57 Erantzuna eman zaio

  • En el siguiente enlace de la web municipal puede consultar la respuesta del Ayuntamiento sobre este tema: Comedores de mayores

    Udalaren logotipoa Udala 2016/03/04 12:23:39

  • ¿Es cierto que el Ayuntamiento está alojando en pisos tutelados a personas sin recursos relaizándoles contratos inferiores a un mes e impidiéndoles comunicar a su entorno la dirección del lugar en el que viven o me han contado una tangada? Lo digo porque de ser como lo cuentan es denunciable y si no es como lo cuentan también quisiera saberlo para estar atenta a más mentiras

    y.y.y Normal 2016/10/08 08:27:31 Erantzuna eman zaio

  • Espero sinceramente que no sea cierto lo que cuentan, pues impedir a una persona que diga a su entorno donde vive es poco menos que mafioso. ¿Qué será lo siguiente? ¿Instalar cámaras ilegales en su vivienda para ver cuando se cambia de bragas? Que no me entere yo que alquilan pisos a mujeres sin recursos "a lo mafioso" porque planto una denuncia en el juzgado pero ya. Y a continuación hago registrar el piso, porque de ser cierto el asunto huele mogollón

    y.y.y Normal 2016/10/08 08:37:30 Erantzuna eman zaio

  • El Ayuntamiento no dispone de forma específica del tipo de recursos que usted denomina como "pisos municipales tutelados destinados a mujeres sin recursos". Por otro lado, solo existen las lógicas medidas de seguridad, tales como la salvaguarda del anonimato, en alojamientos destinados a mujeres víctimas de violencia de género.

    Udalaren logotipoa Udala 2016/10/11 09:48:16