Genero indarkeriaren biktima diren emakumeak

Zer da indarkeria matxista?
Indarkeria matxista giza eskubideen urraketa da, genero-desberdinkerien adierazpenik larriena, zeinek batez ere emakumeei eragiten baitiete, baita sexu-orientazio edo genero-identitate edo adierazpen ez-normatiboak dituzten pertsonei ere. Indarkeria matxista, beraz, indarrean dagoen sexu/genero/sexualitate eskemaren erreprodukzioa ziurtatzeko kontrol mekanismo bat da.

Indarkeria matxistak erasotzaile eta biktima konkretuak izan arren, egiturazko arazoa da, hau da, ez dira gertaera isolatuak, ezta azalpenik ez duten gertakariak ere. Beraz, beharrezkoa da modu kolektiboan erantzutea, biktimei babesa emanez, presiorik egin gabe; izan ere, indarkeria horri aurre egiteaz gain, errudun egiten dituen estigma soziala jasan behar dute.
Indarkeria matxista, genero-desberdinkeriak eta ordena sinbolikoa kontrolatzeko eta mantentzeko tresna den aldetik, gizartearen aldaketetara egokitzen den errealitate konplexua da. Hainbat mota eta modu daude, eta aztertu egin behar dira, ulertzeko, eta horiei heltzeko.

Indarkeria matxista giza eskubideen urraketa da, genero-desberdinkerien adierazpenik larriena, zeinek batez ere emakumeei eragiten baitiete, baita sexu-orientazio edo genero-identitate edo adierazpen ez-normatiboak dituzten pertsonei ere. Indarkeria matxista, beraz, indarrean dagoen sexu/genero/sexualitate eskemaren erreprodukzioa ziurtatzeko kontrol mekanismo bat da.

Indarkeria matxistak erasotzaile eta biktima konkretuak izan arren, egiturazko arazoa da, hau da, ez dira gertaera isolatuak, ezta azalpenik ez duten gertakariak ere. Beraz, beharrezkoa da modu kolektiboan erantzutea, biktimei babesa emanez, presiorik egin gabe; izan ere, indarkeria horri aurre egiteaz gain, errudun egiten dituen estigma soziala jasan behar dute. Indarkeria matxista, genero-desberdinkeriak eta ordena sinbolikoa kontrolatzeko eta mantentzeko tresna den aldetik, gizartearen aldaketetara egokitzen den errealitate konplexua da. Hainbat mota eta modu daude, eta aztertu egin behar dira, ulertzeko, eta horiei heltzeko.

Alde batetik, zuzeneko indarkeria deritzona dugu: fisikoa, psikologikoa, ekonomikoa, sexuala (erasoa, jazarpena)...; eta, bestetik, zeharkako indarkeria: indarkeria estrukturala, kulturala edo sinbolikoa, indarkeria instituzionala eta abar.

Zuzeneko eta zeharkako indarkeria-adierazpenak hainbat modutan ager daitezke, eta hainbat eratan eragin dezakete; horregatik, berdintasun-politika publikoek errealitateen aniztasuna kontuan izan behar dute, ikuspegi intersekzional eta transbertsal batetik.
Zer egin dezaket indarkeria matxista jasaten badut?
Eman dezakezun lehen pausoa gertuko pertsonei zure egoera azaldu eta laguntza eskatzea da. Garrantzitsua da konfiantzazko senitartekoen eta lagunen babesa bilatzea, une zail hauetan lagundu zaitzaten.

Normala da erabaki okerrak hartzeko beldurra izatea, baina jakin behar duzu zu ez zarela indarkeriaren erruduna eta ez dagoela hori justifikatzen duen arrazoirik.

Urratsa ematea zaila bada ere, Gasteizko Udalak hainbat baliabide eta zerbitzu ditu kasu horien aurrean babes-, segurtasun- eta laguntza-mekanismoak hobetzea helburu dutenak. Pertsona espezializatuek eta esperientziadunek egoera argitzen eta neurriak hartzen lagun diezazukete. Kasu bakoitza erabat konfidentziala da. Ondorengo indarkeria matxistako kasuen biktimak artatzen eta laguntzen dira: genero-indarkeria, sexu-indarkeria, familia barruko indarkeria sexista, indarkeria LGTBIfobikoa, genero barruko indarkeria.

Indarkeria matxistarekin lotutako edozein alderdiri buruz aholkatu edo gidatuko zaituzten profesional edo teknikariekin hitz egiteko, zure auzoko gizarte-etxera joan edo deitu dezakezu eta gizarte-langilearekin hitzordua eskatu, edo zerbitzu hauetara deitu dezakezu.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek edo Gizarte Larrialdietako Udal Zerbitzuek orientatu, informatu eta  indarkeria matxistaren biktima diren pertsonei laguntzeko programa espezifikoetara bideratu ahal izango zaituzte.
Nora jo dezaket edo nora dei dezaket larrialdi edo krisi egoeran egonez gero?
UGLZ - Udalaren Gizarte Larrialdietarako Zerbitzua. Lantaldea gizarte-laneko eta psikologiako profesionalek osatzen dute. Berehalako arreta ematen da larrialdi-egoeretan eta gizarte-larrialdiko egoeretan. San Antonio kalea 10, behea (8:00etatik 22:00etara). Telefonoa: 945 16 12 10 (22:00etatik aurrera deitu 092 zenbakira –urteko egun guztietan, 24 orduko zerbitzua–).

• SATEVI: Emakumeen kontrako indarkeriaren biktima diren emakumeentzako informazio- eta arreta-zerbitzua Emakumeen kontrako indarkeriaren biktima diren emakumeentzako informazio- eta arreta-zerbitzua(Beste leiho batean irekiko da). Telefonoa: 900 840 111 (24 ordu).

• Udaltzaingoa: Agirrelanda kalea 8. Larrialdietako telefonoa, 24 ordu: 945 158000 (doan) -   092.

• SOS Deiak- 112. SOS deiak app-a(Beste leiho batean irekiko da): piktograma bidez eta ahotsik gabe larrialdietara deitzeko zerbitzua

*Sexu-indarkeriagatik bada, nahiago baduzu, joan edo deitu hona: Zentroa - Sexu-indarkeriaren biktimei laguntza integrala emateko zentroa - tximeletak - web.araba.eus Tximeletak(Beste leiho batean irekiko da). Telefonoa.: 650 80 10 80 (urteko egun guztietan, 24 orduko zerbitzua).
Zein larrialdi eta krisi egoera artatzen ditu UGLZ- Udalaren Gizarte Larrialdietako Zerbitzuak?
• Erasoak, tratu txarrak eta indarkeria matxista.
• Bizikidetza-arazo larriak: gatazkak guraso eta seme-alaben artean, adinekoen eta zaintzaileen artean, etxe berean bizi diren pertsonen artean, edo beste egoera batzuk.
• Abandonuak: zaintzak behar dituzten eta gizarte- edo familia-sarerik ez duten adin guztietako pertsonak.
• Bizileku-arazoak: bizileku-falta, etxegabetzeak, utzarazteak edo eraisteak.
• Ospitalean alta ematen zaien pertsonak, autonomia-galera edo -falta izan, eta gizarte- edo familia-sarerik ez dutenean.
• Larrialdi-egoera horietaz gain, beste larrialdi-egoera batzuk ere artatzen dira: zirkulazio-istripuak, suteak, uholdeak edo bestelako ezbeharrak.
Zer egin dezaket nire inguruko emakumeren bat genero-indarkeria jasaten ari dela uste badut?
Garrantzitsua da genero-indarkeriaren konplexutasuna ulertzea. Emakumeek egoera horietan jasaten dituzten baldintza asko daude, hala nola, beldurra, erruduntasuna, lotsa, gizarte- edo familia- sarerik eza, edo erasotzailearen mendekotasun ekonomikoa. Beharrezkoa da emakumeak jakitea eta sentitzea gertuko pertsonen laguntza izan dezakeela: senitartekoena, lagunena, lankideena... Ez diogu epaitu behar, ezta presioa egin ere. Erabakiak hartzeko bere erritmoa errespetatu behar dugu, eta harengana hurbiltzen saiatu (harekin hitz eginez bizitzen ari denaz, tratu txarrez…), bere emozioak eta sentimenduak baliozkotuz.
Ezagutu prozesu honetan lagundu dezaketen berariazko baliabideak.
Eta salaketa jarri nahi badu, Udaltzaingoak indarkeria matxistari buruzko talde espezifiko bat dauka.
Ba al dago lagun diezadakeen elkarterik indarkeria matxistaren biktima izan banaiz (edo banaiz)?
Hauek dira Gasteizen dauden elkarteetako batzuk, haien artean sareak sortu, entzun eta laguntzen dutenak.
- Goizargi Emakumeak(Beste leiho batean irekiko da). Gasteizko indarkeria matxistaren biktima eta egoera horretatik bizirik atera diren emakumeak dira. 80 emakumek osatzen duten sarea da, eta haien arteko aliantzak egiten, entzuten eta ehuntzen dituzte, indarkeriazko prozesu pertsonaletatik irteteko helburuarekin.
- Gizarterako(Beste leiho batean irekiko da). Gasteizen prostituzio egoeran dauden emakumeei laguntzen die eta haiekin lan egiten du elkarte honek. Hamarkadak daramatzate tailerrak antolatzen eta arlo horretan aholkularitza behar duten emakumeei laguntzen diete, baita ahalduntze pertsonaleko prozesuetan ere.
-Lumagorri(Beste leiho batean irekiko da). LGTBI pertsonen elkartea da, zisheterosexismoaren aurkako taldea. Gasteizko Ikusgune Behatokia kudeatzeaz gain, sentsibilizazio-jarduerak, ahalduntze-tailerrak eta diskriminazioaren eta indarkeria LGTBIfobikoaren aurkako salaketa-ekintza garrantzitsuak antolatzen dituzte.
Nora jo behar dut aholku eske indarkeria matxistaren aurrean
  • Baliteke profesionalekin edo teknikariekin hitz egin behar izatea indarkeria matxistarekin zerikusia duen edozein alderdiren aurrean aholkuak eman edo lagundu zaitzaten (informazio orokorra jasotzeko, sexu-erasoa edo eraso sexista batengatik, bikotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkeria pairatzen ari zarelako...). Kasu horretan, zure auzoko gizarte-etxera joan zaitezke eta gizarte-langilearekin hitzordua eskatu.


Behar duzun aholkularitza LGTBI pertsonekin lotutako gai zehatz bat bada, --
  • <[https://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/was/contenidoAction.do?lang=eu&locale=eu&idioma=eu&uid=u69559526_160063aa9f8__7dcf Ikusgunera]>-- (Pintore kalea) joan zaitezke.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.