Farolen Arrosarioa osatzen duten farolen eta karrozen oparotasunak gasteiztarrak liluratzen zituzten urtean behin, hots, abuztuaren 4ko gauean. Horregatik, kofradiak beharrezkotzat jo zuen publiko orokorrari, eta, zehazki, gasteiztarrei, modu iraunkorrean erakustea. Horretarako, Farolen Museoa sortzea proposatu zen. 2000 urtean prozesioko elementu guztiak eta gordetzen ziren eraikina zaharberritzen bukatu ziren eta Museo gisa ireki.
1900.ean egin zen farolak gorderik dauden eraikina. Zapatari kaleko bi etxe bota ondoren geratu zen orubean, Fausto Iñiguez de Betolaza udal arkitektoaren proiektu, plano eta zuzendaritzapean.
Ezkogileen gremioak ( kandelagileek, alegia) Ama Birjin Zuriaren Kofradia bultzatu zuen 1613an hura gurtzeko zaletasuna hedatzearren. Gremio haren jarraitzaile edo oinordeko da gaur egundo gozogile eta pastelgileak elkartzen dituena.
Manuel Díaz de Arcayari, gasteiztar irakasleari- garai hartan Zaragozan bizi zena- bururatu zitzaion 1895ean "Farolen Arrosario" Ama Birjin Zuriaren omenez abuztuaren 4ko gauean egiten zen prozesio arras apalari ospe handiagoa ematearren.
Zapatari kalea, 35.
GeoVitoria no funciona sin javascript.
Google Maps aplikazioan ikusi(Beste leiho batean irekiko da) | 360º-ko ibilbide birtuala(Beste leiho batean irekiko da)
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.