Ingurugiro Gaietarako Ikastegia - Hiri baratze ekologikoak
Unibertsitateko baratze ekologikoa
Baratzea "Jesusen jantokia" izeneko gunean dago. Salestarren komentuan dagoen jantoki sozial bat da, EHUri utzi zaiona jantokira doazenek ikastaroa doan egin ahal izatearen truke. Baratzea ikaskuntza gune gisa erabiltzea Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako campuseko irakasleen talde batek sustatu zuen, irakaskuntza aplikatuagoa egiteko asmoz eta ikasleen artean zeharkako gaitasunak lantzeko. Baratzearen mantenimendua egiteko, ikasleek baratzezaintza ekologikoari buruzko ikastaroak jasotzen dituzte, horrela kredituak betez. Gastuei aurre egiteko, CEAren diru laguntza du baratzeak, bai eta EHUko Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren Errektoreordetzako Gizarte Erantzukizuneko Zuzendaritzarena era.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.