Hiriko pizgarriak

Bisita antzeztuta

Ondorengo hiriaren pizgarrien zerrendaz gain, Vitoria-Gasteizko Udalaren Biltzar eta Turismo Zerbitzuak biltzarren berariazko beharretara moldatzen diren zenbait "neurrira egindako pizgarri" ere baditu. Informazio gehiago jasotzeko eta jarduera-erreserba egiteko, sartu congrestur@vitoria-gasteiz.org-en, edo deitu 945 16 15 20 telefono-zenbakira.

Monumentuen ibilbidea

Ibilbide gidatua hiriaren Erdi Aroko gunean barrena. Forma bitxia du alde zaharrak -almendra-itxura-, eta "monumentu-multzo" izendatu zuten 1997an. Jauregi errenazentistak, eliza gotiko ederrak, fatxada barrokoak eta arkitektura neoklasikoaren zenbait adibide ditu ikusgai bisitariak ibilbidean zehar.

Ibilbide berdea

Hiriaren eraztun berdean ibiltzea (bizikletan, ahal dela); Salburuan geldialdi bat egitea, oreinak ikusi eta hezeguneetako interpretazio zentroa -Ataria- bisitatzeko, hori da pizgarri-proposamenetatik ekitaldi-antolatzaileek gehien eskatzen dutenetako bat, oso ibilbide berezia eta ederra baita.

Gozoaren ibilbidea

Zenbait mendetako tradizioa du Gasteizek gozogintzan. Hori dela eta, Turismo Bulegoak eskaintzen duen "gozoaren ibilbideak" aukera ematen du gozogintzako lantegien sekretuak ezagutu eta, aldi berean, euskal postre tradizional bat egiteko, Pastelgile eta Gozogile Artisauen Elkarteko kideren batek lagunduta.

Pintxoen ibilbidea

Historia eta pintxo gozo-gozoak, horra hiriaren erdigunea ezagutzeko konbinazio ederra. "Bote-pote" txartela erabil daiteke, nahi izanez gero, hau da, "boteko" diruaz ordain daiteke ekimen horri atxikitako tabernetan. Telefonia mugikorraren bidez egiten dira ordainketak sistema horrekin.

Ekitaldi baterako jarduerak programatzean, pintxo-potea ere aukera bikaina da: 20 ibilbidetik gora eskaintzen ditu hiriak. Gasteizen sortutako ekimena da pintxo-potearen ibilbidearena, eta beste lurralde batzuetara ere esportatu da. Honetan datza ekimena: ostegunean edo ostiralean (zer auzo den) basoerdi bat ("pote", gaztelaniaz) eta pintxo bat prezio jakin batean har daitezke, arratsaldeko 19:00etatik gaueko 23:00etara, gutxi asko.

Pintxoak

Ezagutu Gasteiz hiru dimentsiotan: berdea, historikoa eta gastronomikoa

Programa horretan, hiria inguratzen duen eraztun berdean ibilaldia egiten du bisitariak, gidaridun triziklo edo bizi-taxi batean; hiriaren erdigune historikoan, berriz, Santa Mariaren katedralaren berritze-lanak ditu ikusgai; azkenik, show-cooking batean har dezake parte, hau da, sukaldariekin batera presta eta dasta dezake janaria.

Hegazti-behaketa

Salburuako hegazti-behatokira oinez edo bizikletaz joan daiteke bisitaria, edo Ullibarri-Ganboako urtegira. Hiritik gertu daude leku bata zein bestea.

Hiri barruko ibilbide berdeak, oinez edo korrika

Kirolarekin lotura estua du Gasteizek, eta korrikalari asko ditu. Hogeita hamar eta 60 minutu bitarteko ibilaldi-korrikaldi programatuak proposatzen ditu ekimenak, biltzarkideak dauden hoteletatik abiatuta. Hotelekin batera antolatzen da ekimena.

Salburua

Euskal kultura

Zenbait tailerretan har daiteke parte, Euskadiko tradizio eta folklorean murgiltzeko, giro atseginean betiere. Hona egin daitezkeen tailerretako batzuk: euskara eta bertsolaritza, euskal pilota, dantza tradizionalak eta txalaparta (euskal musika-tresna).

Zerua ukitzen

Hegaldiak, globo aerostatikoan, hiriari eta haren inguruei beste ikuspegi batetik begiratzeko.

Gasteiz eta Donejakue Bidea

Ibilbide gidatua, hirian eta haren inguruetan, lurrean dauden Donejakue bidearen seinaleei jarraituz.

Eskubaloiaren magia

Buesa Arenan saskibaloi-partida bat ikusteko aukera du pizgarri-programako taldeak, VIP aretotik gainera. Ikuskizunaren osagarri, catering-zerbitzu bikaina.

Sukaldaritza-tailerrak

Biltzarkideen gustuetara egokitutako tailerrak: gozogintzakoak (praktikoak, talde txikientzat antolatuak), ardo-dastaketak; uztartze-ikastaro laburrak, Arabar Errioxako ardo onenekin eta Arabako txakolinarekin, eta cooking-partya edo show-cookinga ostalaritza-eskoletan.

Vintage

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: