Jarduera nautikoak

vela

Ur-jardueretan hastapen ikastaroak Ulibarri-Ganboan, uztaila, abuztua eta iraila bitartean. Edozein jarduera egin ahal izateko, ezinbestekoa da igeri egiten jakitea.

Jarduera guztietarako, gutxienez 11 urte beteta izan behar dira ikastaroaren unean, Bela Hastapena ikastarorako izan ezik; izan ere, ikastaro horretan, gutxienez 15 urte bete beharko dira, eta Haurrentzako Bela Ikastaroa 7 eta 15 urte bitartekoentzat izango da.

Izena ematea

Izen-emateak maiatzaren 30etik aurrera egin ahal izango dira hasten den egunera arte (betiere plazak badaude): online, gizarte etxeetan eta kirol instalazioetan, eta [[telefon:010]] telefonoaren bidez.

Kontsulta eta online izena ematea

Oharrak
  • Epe barruan itzulketa eskatuz gero, kudeaketa-gastu gisa ordaindutako zenbatekoaren % 15 atxikiko da. Ez da itzulketarik egingo jarduera bakoitzaren aurreko astelehenean baino beranduago eskatzen bada.
  • Udalaren kirol-instalazioetako abonatuek jardueretan izena emateko kuota murriztua izango dute.
  • Dirua itzultzea
    • Jardueraren aurreko asteartea baino lehen eskatuz gero, ordaindutakoaren % 85 itzuliko da. Gainerako % 15a kudeaketa-gastuengatik atxikiko da.
    • Bat-batean gaixotasun edo lesio larri bat suertatuz gero, ordaindutakoaren % 85 itzuliko da, medikuaren egiaztagiria aurkeztu ondoren.
    • Jarduera bertan behera uzten bada, % 100 itzuliko da.

Informazio orokorra

Jarduerak denontzat irekiak izatea nahi dugu.  Desgaitasunagatik, erlijioagatik, sexu-orientazioagatik, arrazagatik edo etniagatik, bertan parte hartzeko zailtasunen bat izan baduzu, jar zaitez Kirol Zerbitzuarekin harremanetan. Baliteke, jardueraren izaeragatik, zure parte-hartzea ezin bermatzea, baina ahal dugun guztia egingo dugu, eta horrek lagundu egingo digu hurrengo kanpainetarako hobekuntzak egiten.

Programatutako jarduera guztiak elebidunak izango dira, eta euskararen erabilera sustatuko da. Jarduera bakoitzean aztertuko da euskararen erabilera zein izango den, parte-hartzaileen euskara-mailaren arabera. Salbuespenez, baliteke jardueraren batean monitore espezialistak euskara-gaitasun nahikorik ez izatea, eta jarduera nagusiki gaztelaniaz egitea.

Jarduerak ingurune natural batean garatzen direnez, beti egokituko dira baldintza klimatologikoetara eta antolakuntzaren irizpidearen arabera,. Baldintza meteorologiko txarren kasuan, espezialitateko jarduera teorikoak emango dira.

Material teknikoa

  • Baldintza meteorologikoetara egokitutako arropa erosoa beharko da, bainujantzia, euritakoa, busti daitezkeen eta irristatzen ez diren oinetakoak (adibidez, eskarpinak), eskuohiala, ordezko arropa eta oinetakoak eta eguzkitako krema. Kamiseta termikoa edo zuntzezkoa eramatea gomendatzen da (ez kotoizkoa).
  • Espezialitate guztietan, erakundeak jarduerak garatzeko behar den material teknikoa eta segurtasunekoa, emango du.

Informazio liburuxka pdf

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Jasotako iruzkinak

Página web: Actividades náuticas

  • Buenos días,

    ¿El curso de piragüismo se realiza con piragua abierta (insumergible) como el modelo de la foto que adjunto?

    Un saludo.

    Ikus erantsitako artxiboa

    Klass Normal 2021/06/03 09:51:10 Erantzuna eman zaio

  • No, no son piraguas autovaciables o insumergibles como las que adjuntas.

    En el curso se utilizarán piraguas cerradas preparadas para cubre bañeras, pero en el curso no se utilizarán.

    Udalaren logotipoa Udala 2021/06/08 13:17:40