Tokiko Agenda 21 - 2002 - Ingurumen Ekintzako Plana 2002-2007

2002ko irailaren 27an udalbatzarrak aho batez onartu zuen Agenda 21aren pdf Ingurumen Ekintzako Plana (406KB). Plan honetan Agenda 21ean onartutako iraunkortasun helburuak erdiesteko 2002-2007 tartean egingo ziren ekintzak zehaztu ziren.

Planak Ingurumen Arloko udal atalen eskumen diren arlo tematikoak landu zituen soilik: ura, hiri kutsadura, hondakinak, natura eta bioaniztasuna eta informazioa, hezkuntza eta herritarren partaidetza.

Ingurumen Arloko teknikariek hasierako zirriborroa idatzi ondoren, dokumentuak eztabaida eta berrikuspen fase zabal bat igaro zuen. Fase honetan Ingurumen Kontseilu Sektorialean ordezkatutako talde eta elkarteek parte hartu zuten, bai eta udaleko talde politiko guztiek ere.

Indarrean egon den bitartean, Planak bi berrikuspen izan ditu: bat pdf tartekoa (696KB), 2006an, eta beste bat pdf amaierakoa (533KB), 2008an, behin Plana bukatu ondoren. Jarraipen honen emaitzak 2009-2013 tarterako Ekintza Plan berriaren idazketan kontuan hartuko dira.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: