Udalaren Haur Eskola Sarearen Hezkuntza Proiektua

Hezkuntza Proiektuan jasotzen da Udalaren Haur Eskolen Sarearen hezkuntza-jarduera bideratzen eta antolatzen duen proposamen pedagogiko integrala.

Haur Eskola hezkuntza-komunitate gisa hartuta, honako printzipio hauetan oinarritutako ildo pedagogikoa garatzen da:

  • Haurrarenganako errespetua, izaki bakarra, autonomoa eta parekoekin eta helduekin erlazionatuz bere nortasunaren eraikitzailea den heinean.
  • Arreta pertsonalizatua, bikote hezitzailean oinarritutako lan-esparruan
  • Desberdintasunaren aurreko errespetua, aniztasuna eta hezkuntza-premia espezifikoak aintzat hartzea, inklusioaren eta hezkuntza-ekitatearen printzipioetatik abiatuta.
  • Hezkidetza eta harreman parekideak sustatzea, “0 indarkeria 0 urtetik” printzipioa aintzat hartuta.
  • Eskoletako hezkuntza elebiduna, eguneroko zereginean euskarari lehentasuna emanez eta haurren ama-hizkuntza aintzat hartuz.
  • Erreferentziazko pertsonaren eta espazioen garrantzia eguneroko jardunaren hainbat unetan.
  • Maitasunean oinarritutako giro lasaia, atsegina eta segurua sortzea, errespetuzko ekintza librea sustatuko duena.
  • Familiei eta komunitateari irekitako eskola bat izatea, errespetutik abiatuta, harremana, parte-hartzea eta inplikazioa sustatuko dituena eta hezkuntza-praktika aberastuko duena.
  • Ingurumen-iraunkortasuna, hezkuntza-praktika eta kudeaketa-printzipio gisa.

Bertsio osoa

Nahi baduzu, proiektuaren bertsio osoa ezagutu dezakezu: Udalaren Haur Eskolen Hezkuntza Proiektua (pdf).

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.