Proiektu sortzaileak udalaren Haur Eskoletan

Udalaren Haur Eskoletan, bere egunerokotasunean, balio estetiko eta sortzaileetan oinarritutako jolas proposamenak eta giroak sortzen dituzte. Horrez gain, bi sormen-proiektu garatzen dituzte ikasturtero: "Artea eta Lehen Haurtzaroa", eta Arte eta Lanbide Eskolarekin elkarlanean garatutako ekimenak.

Artea eta Lehen Haurtzaroa

Hezkuntza Berriztatzeko proiektua da, eta haurren gaitasun artistiko eta sortzaileen garapena bultzatzea du helburu.

Kulturaren eta Artearen munduko profesionalak Haur Eskoletara hurbiltzen dira, eta hezkuntza-espazio horietan haurrei eta haien familiei zuzendutako jarduera-programa bat garatzen dute

Haurrek oso txikitatik gozatu eta parte hartzen dute beren emozioekin eta jakin-minarekin proposamen sortzaile horietan, bai hezitzaileekin batera irudikapen artistikoetan, bai beren familiekin batera instalazio artistikoetan.

Familiek ere praktika artistikoko proposamen batean parte hartzen dute, Haur Eskoletako bizitza hezitzailean eta artistikoan integratzeko asmoz..

Arte eta Lanbide Eskolarekin lankidetza

https://www.youtube.com/watch?v=k0SgtrqiDMk(Beste leiho batean irekiko da)

Udalaren Haur Eskoletako hezitzaileen eta Vitoria-Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolako irakasleen arteko lankidetza da.

Udalaren Haur Eskolak kalitatezko hezkuntza-guneak dira; giro erosoak, ederrak, beroak, amultsuak, artistikoak eta berritzaileak dira, eta Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolan lan egiten duten artisten ekarpenekin aberasten dira.

Lankidetza-lan horri esker, espazio, hausnarketa, topaketa edo instalazio artistiko berriak sortzen dira, kultura eta artea eta hezkuntza-praktika uztartzen dituzten Haur Eskoletan.

Garatu diren proposamenen artean, balio berezia hartzen dute instalazio artistikoek, artearen funtsezko elementuak baitauzkate beren baitan, esperientzia, prozesu eta ibilbide emozional gisa. Haurrak dira protagonistak, erantzun eta jarrera sortzaileak erraztuko dituzten beste espazio eta material batzuekiko topaketa hauetan.

Udal Folklore Akademiako irakasleekin lankidetza

Euskal musika tradizionala Udal Haur Eskoletara hurbiltzeko asmoz, Udal Folklore Akademiako irakasleak haur eskola horietara joaten dira.

Haur Eskola bakoitzean bi kontzertu didaktiko eskaintzen dituzte. Kontzertu horiek euskal folkloreko hainbat instrumentu erakusten dizkiete 0 eta 3 urte bitarteko haurrei, eta aukera paregabea da euskal folkloreko instrumentuen tinbre bereizgarriak entzuteko, adin horietan ezagutu daitezkeen doinuen bidez.

Lehen haurtzaroan arte- eta sormen-gaitasunak eta kultura-ingurunearen ezagutza sustatzeko beste proposamen bat da.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.