Vitoria-Gasteizko Enplegu Foro birtuala - Enplegu Gune 2021

Empleo gune

Enplegu Gune Gasteizko Udalak eta UPV/EHUko Arabako Campusak antolatutako enplegu-foroa da.

Lanpostu bat eskuratzeko baliagarriak izan daitezkeen zerbitzu eta baliabideei buruzko informazioa ematea da Gazteizko Enplegu Foroaren helburua, bai eta enplegu-eskatzaileen eta hiriko enpresa garrantzitsuen arteko kontaktuak erraztea ere.

www.empleo-gune.org(Beste leiho batean irekiko da)

2021eko edizioa

Enplegu Foroa egungo egoerara egokitu da, enpresa sarearen eta herritarren arteko komunikazio eta elkarretaratze guneak sortzeko helburuari eutsiz.

Ildo horretan, hamaikagarren edizioa formatu birtualean egingo da, enpresa/erakundeen eta parte hartzaileen arteko komunikazio eraginkorra bermatzeko era guztietako tresnak txertatuz.

Programazioa

Jardueren programa Imagen archivo pdf

Izen ematea

Izen emateak: apirilaren 27tik maiatzaren 13ra www.empleo-gune.org(Beste leiho batean irekiko da) web gunean.

Ohar garrantzitsua: eten digitalak eragindako zailtasunak saihestu ahal izateko, behar diren baliabide informatikoak eta teknikoak jarriko dira parte hartu nahi duten pertsona guztien eskura, baliabiderik edo ezagutzarik ez dutenei, plataforman sartzeko aukerak bermatuz.

Horretarako, jardueraren batean parte hartu nahi izanez gero, interesatuek helbide elektroniko honen bidez eskatu beharko dute: empleogune@vitoria-gasteiz.org.

Ondoren, antolatzaileak haiekin jarriko dira harremanetan erreserba berresteko, eskuragarri dauden tokiak bete arte.

Informazio gehiago

#EmpleoGune(Beste leiho batean irekiko da) | empleogune@vitoria-gasteiz.org

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.