El príncipe constante. Principal Antzokia

Noiz
Eguna: 2021/06/05, hasiera ordua: 19:00, amaiera ordua (gutxi gorabehera): 21:00
Deskribapena

Calderón de la Barcaren maisulanetako baten aurrean gaude. Europako hainbat antzerki tradiziotan laudatu dute lana, hala nola Alemanian, Polonian eta Errusian. Goethek 1804an Schillerri idatzitako gutun batean hau esateraino iritsi zen: munduko poesia desagertuko balitz, El príncipe constante oinarri hartuta berreraiki liteke.

Pertsona bakoitzaren askatasuna azken ondorioetaraino defendatu nahian, gizakien portaeran ordura arte aztertu gabeko alderdiak aterako ditu azalera Calderónek, defentsa hori giza maitasunaren askotariko alderdien gorespen liluragarriarekin batuz eta transzendentziara proiektatuz.

CNTCk Bilboko Arriaga antzokiaren, Gasteizko Principal antzokiaren eta Malagako Soho CaixaBank antzokiaren laguntzarekin ekoitzitako ikuskizuna.

  • Antzezleak: Jonás Alonso, Íñigo Álvarez de Lara, Beatriz Argüello, Rafa Castejón, José Cobertera, Lara Grube, Lluís Homar, Álvaro de Juan, Marina Mulet, Arturo Querejeta, José Juan Rodríguez, Egoitz Sánchez, José Juan Sevilla, Jorge Varandela
  • Zuzendaritza eta bertsioa: Xavier Albertí
  • Antzerkigintza: Albert Arribas
  • Eszenografia eta jantziak: Lluc Castells
  • Argiztapena: Juan Gómez-Cornejo
  • Ahotsa eta hitza: Vicente Fuentes
  • Musika konposizioa: Xavier Albertí

Cuarteto Bauhaus laukotea:

Biolontxelo jotzailea: Irene Celestino

Biola jotzailea: Isabel Juárez

Biolin jotzailea: Jorge Llamas

Biolin jotzailea: Alfonso Nieves

  • Prezioa: 24-18-12 euro
  • Irarupena: 120 minutu

pdf El príncipe constante programa

Informazio gehiago

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.