Anari kontzertuan. Principal Antzokia
- Noiz
- Eguna: 2021/06/11, hasiera ordua: 19:00, amaiera ordua: 20:00
- Deskribapena
-
Euskal musikaren panoramako ahots pertsonaletakoa, 1996. urtean bere izena zeraman Anari diskoa kaleratu zuenetik. Geroztik, Habiak, Zebra, Irla Izan edo Zure aurrekari penalak eta Epilogo bat diskoak grabatu ditu.
Hogei urteko ibilbidean musikari anitzekin kolaboratu badu ere, ondoan izan ditu hasieratik, besteak beste, Mikel Txopeitia, Xabier Olazabal edo Karlos Osinaga. Bere ahots hautsi eta leunarekin batera, Anari den soinu pertsonala sortu dutenak.
Kritika espezializatuak hasieratik bere musikari ibilbidea Euskal Herriko ahots garrantzitsuenen artean kokatu badu ere; egun, bada bere hitzen balio poetiko eta literarioari erreparatuz, gure literaturaren panoraman leku esanguratsuan kokatzen duenik.
- Interpretea: Anari
- Prezioa: 18-12-6 euro
Ezin da sartu aretora hiru urtetik beherako adingaberik 0-3 urteetako haurrentzat ez diren emanaldietara.12 urtetik beherako haurrak ezin dira bakarrik joan Antzoki Sareko ikuskizunetara. Beti heldu edo tutore batek lagunduta joan behar dute. Hamabi urte betetakoan bakarrik joan ahal izango dira, gurasoek edo tutoreek behar bezala sinatutako baimen batekin. Baimen hori aretoko langileei aurkeztuko diete.
Online erosketa martxoaren 30etik aurrera (10:00)
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.