Lasala - Judith Argómaniz : Dead . Félix Petite Antzokia

Noiz
Eguna: 2021/05/22, hasiera ordua: 19:00, amaiera ordua: 20:00
Deskribapena

https://vimeo.com/493409277(Beste leiho batean irekiko da)

Dantzaren eta argazkigintzaren alorretarako artistek osatzen dute dantza garaikideko Lasala konpainia, eta Judith Argomaniz da zuzendaria. Bilaketa etengabea da konpainiaren ardatza, lengoaia fisiko bat eta egungo estetika bat sortzeko, aldi berean taldearen kezkak kontuan hartuz eta islatuz.

Dead lanak lau emakumeren bizitza kontatzen digu, baina bakarrarena izan zitekeen. Emakume horien bizitzaren bitartez gaurko gizarteari so egiten diogu. Gizarteak askotan deshumanizatu egiten du emakumea, zeina perfektua izateko jaiotzen baita, oinordetzan jasotakoari beldurra izateko eta familiaren eta gizartearen nahiak betetzeko, eta ez bere burua maitatzeko, inperfektua izan arren, askatasunez jarduteko eta familian eta gizartean balio ez duena eraldatzeko.

  • Zuzendaritza: Judith Argomaniz
  • Zuzendaritza-laguntzailea: Jaiotz Osa
  • Koreografia : Judith Argomaniz (dantzarien laguntzarekin )
  • Antzerkigintza : Judith Argomaniz, Jaiotz Osa
  • Testua : Puy Barral
  • Dantzariak : Garazi Etxaburu, Leire Otamendi, Miren Lizeaga , Paua Parra, Puy Barral, Jone Amezaga
  • 12 euro
  • 60 m

Online erosketa(Beste leiho batean irekiko da) martxoaren 30etik aurrera , goizeko 10etik aurrera

enlace Información general sobre la venta de entradas

Dead pdf

Informazio gehiago

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.