Alkatea

Gorka Urtaran Agirre

Zereginak:

  1. Udala ordeztea.
  2. Udal politika, gobernua eta administrazioa zuzentzea; dena den, Tokiko Gobernu Batzarraren laguntza izan dezake zuzendaritza politikoan, Batzarra Tokiko Gobernua eraberritzeko neurriak biltzen dituen 57/2003 Legeak ematen dizkion zeregin betearazle eta administratiboez baliatzen bada.
  3. Udal gobernuaren jardunbide nagusiak zehaztu eta haiei eutsiko zaiela bermatzea.
  4. Udalbatzarraren eta Tokiko Gobernu Batzarraren bilkuretarako deiak egitea eta horietan lehendakari moduan jardutea, eta hainbanaketarik gertatuz gero, kalitatezko botoaren bidez ebaztea.
  5. Alkateordeak eta barruti lehendakariak izendatzea eta kargutik kentzea.
  6. Udal organo betearazleen erabakiak argitaratu, gauzatu nahiz betetzeko agintzea.
  7. Bandoak, dekretuak eta aginduak ematea.
  8. Larrialdi egoera berezietan neurri egoki eta beharrezkoak hartzea, eta Udalbatzari berehala jakinaraztea.
  9. Udal administrazioaren zerbitzuko langile guztien goi-zuzendaritza betetzea.
  10. Udaltzaingoaren buruzagi izatea.
  11. Udal administrazio betearazlearen antolakuntza eta egitura finkatzea, udal antolakuntzaren alorrean Udalbatzari dagozkion eskumenak salbu direla, Tokiko Gobernua eraberritzeko neurriak biltzen dituen Legearen 123. artikuluko lehen paragrafoko c) idatz.-zatian xedatutakoaren ildotik.
  12. Akzio judizialak eta administratiboak betetzea eta udalaren defentsa egitea bere eskumeneko gaietan; larrialdi kasuetan, udalbatzaren eskumeneko gaietan ere jardun lezake horrela, baina Udalbatzak ondoren egiten duen lehenengo bilkuran horren berri eman beharko dio berretsi dezan.
  13. Bere ekintzak ofizioz berrikusteko ahalmena.
  14. Gastuak baimendu eta ebaztea, bere eskumeneko gaietan.
  15. Legeek berariaz ematen dizkioten gainerako eskumenak, bai eta Estatuaren legeriak edo autonomia erkidegoetakoak udalerriari esleitzen eta beste udal organoei egozten ez dizkieten guztiak ere.

Besteren gain uztea:

Alkateak dekretu bidez eskuordetzan eman diezazkieke aipatu eskumenak Tokiko Gobernu Batzarrari, organo horretako kideei, gainerako zinegotziei eta, beharrezkoa bada, koordinatzaile nagusiei, zuzendari nagusiei edo antzeko organoei, eskumen hauek izan ezik: 2, 5, 8 eta 10 idatz-zatietan adierazitakoak, Tokiko Gobernu Batzarraren bilkuretarako deia egin eta horietan buru izatea, hainbanaketa-kasuak kalitateko botoaz ebaztea eta bandoak ematea. 3 eta 11 idatz-zatietan ezarritako eskumenak Tokiko Gobernu Batzarrari bakarrik eman ahal zaizkio eskuordetzan.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: