Udalbatza
Herritarrek udal gobernuan duten ordezkotza politikoaren organo gorena da Gasteizko Udaleko Udalbatza. Eztabaidak bideratu eta erabaki estrategikoak hartzeko organoa gisa osatzen da, eta eratzeko, planifikatzeko, arautzeko eta funtzio betearazlea fiskalizatzeko zereginak ditu.
Udalbatza: aktibitatea
Osaera; harremanetarako datuak, funtzionamendua eta eskumenak
Osaera: Alkatea eta zinegotziak
Demokratikoki hautatutako 27 zinegotzik osatzen dute Vitoria-Gasteizko Udaleko Udalbatza. Horien artetik hautatzen da alkatea, zeina Udalbatzaren lehendakaria izango baita, nahiz eta, egoki irizten dionean, zinegotzi bati eskuordetu ahalko dion. Gaur egungo udalbatza
Alkate Lehendakaria
Gorka Urtaran Agirre jn. (EAJ-PNV)
Zinegotziak
- Ana Oregi Bastarrika and. (EAJ-PNV) (2. Alkateordea)
- César Fernández de Landa Manzanedo jn. (EAJ-PNV)
- Iñaki Gurtubai Artetxe jn. (EAJ-PNV) (4. Alkateordea)
- Livia López Gutierrez and. (EAJ-PNV)
- Miren Fernández de Landa Ruiz and. (EAJ-PNV)
- Raimundo Ruiz de Escudero Ezcurra jn.(EAJ-PNV)
- Maider Etxebarria Garcia and. (PSE-EE) (1. Alkateordea)
- María Ángeles Gutiérrez Ondarza and. (PSE-EE)
- Borja Rodríguez Ramajo jn. (PSE-EE)
- Estíbaliz Canto Llorente and. (PSE-EE)
- Jon Armentia Fructuoso jn. (PSE-EE) (3. Alkateordea)
- Igor Salazar Ochoa jn. (PSE-EE)
- Félix Antonio González San Vicente jn. (EH BILDU GASTEIZ)
- Rocio Vitero Pérez and. (EH BILDU GASTEIZ)
- Iratxe Estíbaliz López de Aberasturi Sáez de Vicuña and. (EH BILDU GASTEIZ)
- Alberto Porras Conde jn. (EH BILDU GASTEIZ)
- Amancay Villalba Eguiluz and. (EH BILDU GASTEIZ)
- Xabier Ruiz de Larramendi jn. (EH BILDU GASTEIZ)
- Ainhoa Domaica Goñi and. (PP)
- Leticia Comerón Refojos and. (PP)
- Miguel Garnica Azofra jn. (PP)
- Alfredo Iturricha Yániz jn. (PP)
- Elisabeth Ochoa de Eribe Román and. (PP)
- Oscar Fernández Martín jn. (Elkarrekin Vitoria-Gasteiz)
- Gema Zubiaurre Urquiri and. (Elkarrekin Vitoria-Gasteiz)
- Garbiñe Ruiz Noriega and. (Elkarrekin Vitoria-Gasteiz)
Udalbatza: helbidea eta harremanetarako datuak
- Helbidea:
- Udaletxea.
Espainia plaza (Plaza Berria) z.g., 1. solairua.
01001 Gasteiz - Telefonoa:
- +34 945 16 13 16
- Faxa:
- +34 945 16 18 92
- e-posta:
- secgral.0101@vitoria-gasteiz.org
Udalbatzaren funtzionamendua eta eskumenak
Udalbatzak ohiko eta aparteko bilkurak egingo ditu, eta horiek, gainera, premiazkoak izan ahalko dira. Ohiko bilkurak gutxienez ere hilean behin egin beharko dira, nahiz eta abuztuko ohiko bilkura bertan behera utzi ahal izango den, oporraldia izaki, udal gaien kudeaketak bilkura egitera behartzen ez badu. Aparteko bilkurak lehendakariak hala erabakitzen duenean egingo dira, edo gutxienez ere udalbatzako kideen legezko kopuruaren laurden batek eskatzen duenean; nolanahi ere, zinegotzi berak ezingo ditu urtean hiru baino gehiago eskatu.
Eskumenak
Udalbatzaren Araudi Organikoa. 4.artikulua
4.1. Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen (TJOAL) 123.1 artikuluan zerrendatutako eskumenak dagozkio Udalbatzari:
- 4.1.1. Gobernu-organoak kontrolatu eta fiskalizatzea.
- 4.1.2. Alkateari aurkeztutako zentsura-mozioa nahiz hark egindako konfiantza-galdea bozkatzea, bozketa publikoaren bitartez, beti ere batzarkideei banan-banan beren izenez deitzen zaielarik, eta hauteskunde legedi orokorrean xedatutakoari jarraiki.
- 4.1.3. Izaera organikoa duten araudiak onetsi nahiz aldatzea. Izaera organikoa izango dute, beti ere, honako hauek:
- Udalbatza arautzeak.
- Udalerriko Gizarte Kontseilua arautzeak.
Iradokizun eta Erreklamazio Batzorde Berezia arautzeak.
Herritarren parte-hartzea bideratzeko organo osagarriak eta prozedurak arautzeak.
Udalerria barrutietan banatzeak eta bertako organoak zehaztu eta arautzeak, baita barrutietako ordezkatze eta parte-hartze organoen eskumenak zehazteak ere, alkateak horien administrazio betearazlearen antolakuntza eta eskumenak zehazteko duen ahalmena gorabehera.
Udal antolakuntzaren funtsezko mailak zehazteak, honako hauek jotzen direlarik halakotzat: gobernu arlo handiak, koordinatzaile nagusiak -zein zuzenean Tokiko Gobernu Batzarreko kideen menpe baitaude eta zuzendaritza nagusiak nahiz gobernu arlo beraren baitako antzeko organoak koordinatzea baitute beren zeregin, baita horien zerbitzu komunak kudeatzea eta antzeko zereginak ere- eta zuzendaritza nagusiak edo administrazio antolakuntzaren goreneko antzeko organoak; guztia ere organo horiek zenbat izango diren erabakitzeko nahiz beheragoko maila osagarriak ezartzeko alkateak duen eskumena gorabehera.
Erreklamazio ekonomiko-administratiboak ebazteko organoa arautzeak.
- 4.1.4. Udal ordenantza eta araudiak onetsi nahiz aldatzea.
- 4.1.5. Honako hauei buruzko erabakiak: udalerria mugatu eta aldatzea; delako legearen 45. artikuluan adierazten diren erakundeak sortu edo desegitea; udalerriko hiriburua aldatzea eta udalerriaren nahiz aipatutako erakundeen izena aldatzea, eta bertako bandera edo armarria aukeratu edo aldatzea.
- 4.1.6. Udalerriaz gaindiko antolakundeetan parte hartzeko erabakiak.
- 4.1.7. Zerga-izaerako baliabide propioak zehaztea.
- 4.1.8. Aurrekontuak eta langileen plantilla onestea, eta bere eskumeneko gaietan gastuak baimentzea. Orobat onetsiko du dena delako ekitaldiko kontu orokorra.
- 4.1.9. Planeamendu orokorraren hasierako onespena eta hirigintzaren alorreko legedian aurreikusitako antolakuntza-planen eta gainerako instrumentuen udal tramitazioari amaiera ematen dion onespena.
- 4.1.10. Zereginak edo jarduerak beste administrazio publikoren batera aldatzea, baita beste administrazioren batek beraren gain utzi edo emandako kudeatze lanak onartzea ere, salbu eta legez nahitaez ezartzen direnak.
- 4.1.11. Zerbitzuak kudeatzeko moduak zehaztea, baita Udalaren eskumeneko zerbitzuen kudeaketarako erakunde autonomoak, enpresa- entitate publikoak eta merkataritza-elkarteak sortzeko erabakia hartzea ere, eta munizipalizatzeko dosierrak onestea.
- 4.1.12. Izaera orokorreko bere ekintza eta xedapenak ofizioz berrikusteko ahalmena.
- 4.1.13. Ekintza judizial eta administratiboak bideratzea, eta Udalbatzaren defentsa juridikoa, bere eskumeneko gaietan.
- 4.1.14. Udalbatzako kideen, bertako idazkariaren, alkatearen, Tokiko Gobernu Batzarreko kideen eta Udaleko zuzendaritza-organoen ordainsarien erregimena erabakitzea.
- 4.1.15. Eskumen-liskarrak planteatzea beste erakunde lokal eta administrazio publikoen aurrean.
- 4.1.16. Legearen 121.1. artikuluko azken atalean aurreikusitako ekimena erabakitzea, udalerria X. tituluaren aplikazio-esparruan sartzerik izan dadin.
- 4.1.17. Udala partaide den sozietate, institutu, fundazio, elkarte eta bestelako erakundeetako ordezkariak izendatzea, berariazko arauei jarraiki, Gasteizko Udaleko beste organo batzuei dagozkien eskumenak gorabehera.
- 4.1.18. Legeek berariaz aitortzen dizkioten gainerakoak.
4.2. Orobat dagozkio legeak berak populazio handiko udalerriei aitortzen dien beste edozein eta lege mailako bestelako xedapenek leporatzen dizkiotenak.
Lotutako informazioa
- Gobernua eta Udal jarduera
- Udal Gardentasunaren Indizea - A. Gardentasun aktiboa eta udalbatzari buruzko informazioa
- Amvisa - Gure enpresa - Nortzuk gara?
- Udal Gobernuaren Organoak
- Osoko bilkuretako herri-txanda
- Udalbatzaren batzordeetan eta udalbatzaren osoko bilkuretan esku hartzeko eskubidea
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.