Udalbatzaren batzordeak

Udalbatza

Udalbatzaren batzordeak iraunkorrak edo bereziak izan daitezke.

Udalbatzaren batzorde iraunkorrak

Eledunen Batzarrak proposatuta Udalbatzaren erabakiz eratzen direnak izango dira udalbatzaren batzorde iraunkorrak, zeinek zeregin hauek izango baitituzte:

  • Udalbatzan erabaki beharreko gaiak aztertu, irizpena eman eta kontsulta egitea.
  • Alkatearen eta udal gobernuko gainerako organoen jarraipena egitea, Udalbatzari dagokion goragoko kontrol eta fiskalizazio lana gorabehera.
  • Udalbatzak ordezkotza emana dielarik, ebatzi beharrekoak ebaztea.

Udalbatzak erabakiko du zenbat izango diren eta nola deituko diren, udal antolakuntzaren gainean hartzen diren erabakien ildotik, eta hori aldatzen delarik aldatu ahal izango dira.

Batzordeak. Egutegia, gai-zerrendak eta aktak

Udalbatzaren batzorde bereziak

Udalbatzak gai zehatzak aztertzeko eta aldi baterako, hots, iraunarazteko asmorik gabe sortzen dituenak izango dira batzorde bereziak, baita legearen aginduz sortu beharrekoak direnak ere, hala nola hurrengo hauek:

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.