Tokiko Gobernu Batzarrak, alkatea buru duelarik, hari berez dagokion zuzendaritza politikoaren zereginetan laguntzen dion organoa da, eta Toki Jaurbidearen Oinarrien Legearen 127. artikuluan adierazitako zeregin betearazle eta administratiboez arduratzen da.
Batzarreko kideen kopurua ezin da Udalbatzako legezko kide-kopuruaren herenetik gorakoa izan, alkateaz gain, eta hark libreki izendatu nahiz kargutik kenduko ditu. Vitoria-Gasteizko Udaleko Udalbatza 27 pertsonak osatzen dutenez, Gasteizko Udaleko Gobernu Batzarrak ez du 9 kide baino gehiago izango, alkateaz gain.
Batzarraren idazkaria alkateak izendatutako zinegotzi batek beteko du; hura arduratuko da bilkuren aktak idatzi eta erabakiak ziurtatzeaz.
Dª. Maider Etxebarria García (PSE-EE)
(Toki-araubidearen oinarriakarautzen dituen Legea, 127. artikulua)
Tokiko gobernu-batzarrari hauek dagozkio:
Nagusiki teknikoa izango da oposizioetako epaimahaien osaera, eta deialdiko lanpostuetan sartzeko eskatutako tituluaren maila bereko edo goragokoa eduki beharko dute epaimahaiko kide guztiek. Epaimahaiko lehendakaria korporazioko kideen artetik izendatuko da, edo herri-administrazioen zerbitzura dauden langileen artetik.
Tokiko gobernu-batzarrak alkateordeei, tokiko gobernu-batzarreko gainerako kideei, kasua bada, gainerako zinegotziei, koordinatzaile nagusiei, zuzendari nagusiei zein antzeko beste organo batzuei eskuordetzan eman diezazkieke aurreko paragrafoko e), f), g) eta h) idatz-zatietan aipatutako eginkizunak, salbuespen direla lanpostuen zerrenda onartzea, langileen ordainsariak, enplegu publikorako eskaintza, behin-behineko langileen kopurua eta araubidea zehaztea, eta funtzionarioak zerbitzutik kentzea; eta horiekin bat, l) idatzzatikoak ere eman diezazkieke.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.