Udalbatza demokratikoki hautatutako 27 zinegotzik osatzen dute- 2023ko ekainaren 17an egin zen Udalbatza berria eratzeko bilkura.
Udalbatzan ordezkaritza lortu duten hauteskunde-formazioekin bat etorriko diren udal talde politikoak eratuko dituzte zinegotziek. (Udalbatzaren Araudi Organikoa, 102. artikulua).
Araudi honetan jasota dago diru-kopuru bat (.xls) esleituko zaiola udal talde bakoitzari urteko aurrekontuetatik, bere zereginetarako. Diru-kopuru hori inolaz ere ezin da baliatu udalbatzaren zerbitzura dauden langileen ordainsariak ordaintzeko, edo ondare-izaerako aktibo finkoak izan daitezkeen ondasunak erosteko. Esleitzen zaien diru-kopuruaren berariazko kontabilitatea eraman behar dute taldeek, eta udalbatzaren esku jarri behar dute hark hala eskatzen dien guztietan.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.