Hazibide, SA

Hazibide

Hazibide hazi-kapitaleko enpresa da, Foru Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak, Vital Kutxak, Taldek eta Erkidek osatutakoa. Arabako enpresa txiki eta ertain berriei edo sortu berriei bultzada ekonomikoa ematen die, kapital sozialean aldi baterako eta gutxiengoan parte hartuz eta gehienez 120.000 euroko ekarpena eginez.

Sozietatearen xedea:

Arabako probintziako enpresak bultzatu eta sustatzea haien kapitalean aldi baterako partaidetza izanez.

Eratze data:
  • 1998ko otsailaren 27a
Kapital soziala:
  • 1.081.794 euro
Kapitalaren osaera:
  • Arabako Foru Aldundia (% 40)
  • Vital Kutxa (% 40)
  • Jado Square (% 13,333)
  • Vitoria-Gasteizko Udala (% 6,666)

Bete beharrezko baldintzak

  • Arabako enpresa bat izatea.
  • Enpresa sortu berria izatea.
  • Hazibidek bereziki aintzat hartzen du jarduerak osagai berritzaile, teknologiko edo estrategikoren bat izatea, baina ezaugarri horiek betetzen ez dutenak ere ez ditu berez baztertzen.
  • Enpresak partaidetza lortzeko gakoa sustatzailearen apustua da, eta proiektuaren ekonomia eta merkataritza bideragarritasuna.

Harremanetarako

Kokalekua:
Vicente Goikoetxea kalea, 6 -1. esk.
01005 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Telefonoa:
+34 945 27 13 74
Faxa:
+34 945 28 88 95
Web orria:
www.hazibide.com(Beste leiho batean irekiko da)
Posta elektronikoa:
consultas@hazibide.com

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.