Partaidetza-organoak

Zer dira?

Parte-hartze organoak herritarroi gure komunitateari eragiten dioten erabakietan parte hartzeko aukera ematen diguten egiturak dira, gizarteratzea, gardentasuna eta bizi garenon eta gobernatzen dutenen arteko lankidetza sustatuz.

Zein da helburua?

Gure iritziak eta beharrak adierazi ahal izatea da helburu nagusia, pertsona guztiok entzunak izateko aukera dugula ziurtatuz, politika publikoetan eta proiektuetan eragina izateko eta demokrazia eta gobernantza indartzeko.

Elkarguneak, Auzoguneak eta Udalerriko Gizarte Kontseilua

Elkarguneak

Herritarrentzat zabalik dauden espazioak dira, norberaren intereseko gaien inguruan eztabaidatu eta hobekuntza-proposamenak egiteko. Hau da haien agenda.

Elkarguneak ezagutu

Auzoguneak

Auzotarrentzat zabalik dauden espazioak dira, auzoaren inguruko gaiak jorratzeko. Hurrengo bilerak noiz egingo diren kontsulta dezakezu: Auzoguneen agenda.

Auzoguneak ezagutu

Informazio gehiago

Elkargune eta Auzoguneen antolaketarako eskuliburua (pdf)

Vitoria-Gasteiz hobe baten sorreran parte hartu ezazu. Horretarako:

Partaidetza-organoen ordezkariak biltzen ditu. Elkargune eta auzoguneetan jorratutako gaien inguruan eztabaidatu eta proposamenak eta txostenak egitea da bere zeregina.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: