Principal antzokia
https://www.youtube.com/watch?v=uu8CCWJMNYc
Principal Antzokiak, Udal Antzoki Sarea osatzen duten gizarte-etxeetako antzokiekin batera, arte eszenikoen eskaintza kultural anitza eta kalitatezkoa sustatzea du helburu. Eta funtsezko ardatzak kulturarako eskubide unibertsala eta tokiko sorkuntza jasangarria babestea dira.
Principal antzokia Gasteiz hiriaren erdi-erdian dago. Guztira 984 leku ditu, eta horietako 20 mugikortasun murriztuko pertsonentzat dira.
Antzokiko programazioak ia urte osoa hartzen du, mantentze lanetarako baliatzen diren tarte laburrak izan ezik.
Ikuskizunak bost denboralditan banatzen dira: negua, udaberria, uda, Nazioarteko Antzerki Jaialdia, eta Gabonak. Denboraldi bakoitzean irekitzen da sarrerak saltzeko berariazko epea.
Urteko programazioak 150 ikuskizun baino gehiago barne hartzen ditu, publiko orokorrari zuzenduak eta antzezte arte mota guztietakoak.
Genero nagusia antzerkia da. Nazioarteko Antzerki Jaialdiak lau hamarkadaz etengabe egindako lanari esker, genero hori kultura ohitura bihurtu da Gasteizko herritarrentzat. Hori dela medio, estatuko zein nazioarteko konpainien emanaldiak programatu ahal dira urte osoan.
Bigarren lekuan musika dugu, estilo guztietakoa; horien artean, Euskadiko Orkestraren abonamendu kontzertuak eta Kontzertu Handien zikloa nabarmendu daitezke. Orobat, musikalak eta jazz, flamenko, pop eta beste estilo batzuetako kontzertuak eskaintzen dira.
Gainera, dantza, umore zein folklore ikuskizunak eta familia osoarentzako ikuskizunak ere izaten dira.
Publikoari ikuskizunak aukeratzen laguntzearren, programazioa abonamenduetan multzokatzen da, zeinak % 30era arteko deskontuarekin eros baitaitezke.
Formakuntza eta bertako sorkuntzari babesa
Orobat, prestakuntza lan handia egiten du Principalak, hainbat ikuskizunetarako (antzerkia, musika, dantza...) bisitaldi gidatuak eskaintzen baitira hiriko ikastetxeetako ikasleentzat.
Antzokiak bertako ekoizpenei laguntzeko deialdiak egiten ditu urtero, esaterako, "Off lokal" eta "Enredados" programak. "Antzerkigintza Berriak" programan ere hartzen du parte, euskal sorkuntza sustatzeko xedez, Bilboko Arriaga antzokiarekin eta Donostiako Victoria Eugenia antzokiarekin batera.
Udal Antzoki Sarearen gainontzeko aretoen programazioak osatzen du eskaintza.
Principal antzokia Sarearen kidea da (Euskadiko Antzoki Sarea), eta Red Escena-rena (Red Española de Teatros, Auditorios, Circuitos y Festivales)
Principal iruditan
https://www.flickr.com/photos/38143943@N08/albums/72157635581063733Planoa eta tresna teknikoak
Besaulkien planoa deskargatu dezakezu. Gainera, arte eszenikoetako teknikaria baldin bazara, eskuragarri duzu antzokiaren tresneria teknikooari buruzko informazioa.
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.
Jasotako iruzkinak
Hemen zaude Herritarren postontzia › Gai-arloak › Aisialdia eta Kultura › Instalazio soziokulturalak › Página web: El Teatro Principal Antzokia
Página web: El Teatro Principal Antzokia
-
Buenos días, me gustaría acudir a una obra de teatro con dos familiares de edad avanzada ,pero veo que solo quedan entradas en el anfiteatro 2. ¿Existe la posibilidad de que estas personas de edad avanzada puedan utilizar el ascensor para acceder al anfiteatro 2 ? Gracias.
R.G.L.
2018/08/08 09:22:41
-
Si se puede utilizar el ascensor para acceder al anfiteatro segundo. Si necesita más aclaraciones puede contactar con el 945 16 13 24
Udala 2018/08/08 13:00:39