Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren historia

https://www.flickr.com/photos/38143943@N08/sets/72157648834328458(Beste leiho batean irekiko da)

Jatorria

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren lehen edizioa 1975eko irailaren 29an hasi zen, La Farándula taldeak antolaturik. Gasteizko antzerki independentea deitutakoaren hastapenetako taldeetako batek mamitu zituen behingoz diktaduraren azken urteetan sortzen joan ziren kultura kezkak. Ernamuin horren ondorengoa berrogei urtez hazi da.

Lehenengo edizioko lehen emanaldia Sevillako Mediodía konpainiak eskaini zuen, Florida antzokian. Hitzaldiak eta proiekzioak ere antolatu ziren, eta Jaialdiak arrakasta handia lortu zuen kritikoen eta ikusleen artean.

Lehenengo urteetatik, ahalegin guztiak Jaialdiaren proiektua definitzera bideratu ziren. Pixkanaka proposamen berriak gehitu ziren: haurrentzako antzerkia, emanaldiak Arabako herrietan, egoitza eta lan ildo berriak, eta esperimentazioa. Gainera, euskal konpainiekin batera nazioarteko taldeek ere parte har zezaten saiatu ziren.

1977-1983 - Lehen emaitzak

1977tik 1983ra bitartean, Cooperativa Denok taldeak antolatu zuen Jaialdia.

Urte horietan, Jaialdia helburuen zati handi bat lortzen joan zen pixkanaka.

Besteak beste, publikoaren harrera ona, estatuko zein nazioarteko lanik onenak erakustea, alorreko profesionalen arteko eztabaida piztea, eta finantzaketa publikoa handitzea.

Gasteizera konpainia ugari hurbiltzen ziren: Els Joglars, Comediants, La Fura Dels Baus, Mummenschanz, Teatro Negro de Praga, La Cuadra, Lindsay Kemp, Dagoll Dagom, La Zaranda eta beste. Horiek ez gaituzte sekula utziko.

Félix González Petitek hartzen du ardura

Jaialdiak etengabe berraztertzen zituen jarduerak, interesa mantendu eta kultura ekitaldi garrantzitsua izaten jarraitzeko.

1984an Félix G. Petitek hartu zuen Jaialdiaren ardura, 18 urterako.

Garai hartan izen handiak etorri ziren -Marcel Marceau edo Johnny Melville-, eta konpainia ezagunak -Nuria Espert, Centro Dramático Gallego, La Farándula, Esperpento-. Euskal taldeen artean, Maskarada, Trapu Zaharra, Bekereke eta Tanttaka aipa daitezke. Ballet eta opera ikuskizunak ere eskaini ziren.

Kultura hitzorduak publikoaren oniritzia zuen, eta heldutasuna lortu zuen, estatu osoan erreferente bihurtuta.

Principal antzoki berria: leku paregabea

1992. urtea funtsezkoa izan zen Jaialdiaren historian, Principal antzoki eraberritura itzuli baitzen, harrezkero egoitza ofiziala izango zenera. San Prudentzio kaleko aretoaz gain, Jaialdiak hiriko beste leku batzuetara ere zabaldu nahi izan zuen antzerkia, Beñat Etxepare zein Ipar-Arriaga antzokietara, zehazki.

Aldi berean, iraupena luzatu eta ia hiru hilabeteraino iritsi zen. 90eko hamarkadan Jaialdiak urte onenak ezagutu zituen, estatuko eta nazioarteko konpainia handiei eta publikoaren harrera beroari esker. Gainera, beste sail batzuk ere -Off Festival eta Haurrentzako Antzerkia- sendotu ziren.

Gaur egun, Antzerki Jaialdia Gasteizko kultura-adierazpenik garrantzitsuenetako bat da.

1975. urteaz geroztiko egitarauak
1975 - 1980 1981 - 1990 1991 - 2000 2001 - 2010 2011-2020
1975 1981 1991 2001 2011
1976 1982 1992 2002 2012
1977 1983 1993 2003 2013
1979 1984 1994 2004 2014
1980 1985 1995 2005 2015
1986 1996 2006 2016
1987 1997 2007 2017
1988 1998 2008 2018
1989 1999 2009 2019
1990 2000 2010 2020

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.