Félix González Petite
Nazioarteko Antzerki Jaialdia pertsona askoren ahaleginaren emaitza da, egoera gogor batean -Espainiako trantsizioa- zailtasun ugari gainditu ondoren sortu eta sendotu baitzuten, orain dagoen lekuan jarri arte.
Horien artean Félix González Petite nabarmendu beharra dago.
1942an jaio zen, Gasteizen, eta 2010ean hil, 68 urte zituela. Félix G. Petite aktorea, antzerki kritikaria eta eszena zuzendaria izan zen, baina bereziki, antzerkiaren sustatzaile, bultzatzaile eta eragile nagusietako bat, Gasteizen eta estatuan. Besteak beste, La Farándula antzerki taldea fundatu zuen, eta 1975etik aurrera Antzerki Jaialdia sustatu zuen, era guztietako zailtasunei aurre eginez. Félix G. Petite 1984tik 2002an erretiratu arte izan zen Jaialdiaren zuzendaria.
La Farándula, Felix Petite bizarduna da.
Baina haren lana ez zen Jaialdira mugatu; izan ere, lortutako emaitzei esker, urte osoan kalitate handiko antzerki programazioa antolatzera iritsi zen udal programatzaile gisa, Principal antzokian -1992an eraberritu eta inauguratua- eta hirian sortutako beste antzoki batzuetan.
Félix G. Petite funtsezko erreferentzia izan da -eta izaten jarraituko du- hiriko kultura bizitzan, ahalegin handiz, irmotasunez eta espiritu kritikoz estatuko zein nazioarteko antzezlan onenak eta antzezte arteen historia osatzen duten izen gorenak hirira ekartzeko gauza izan baitzen.
Gasteizko Udalak Ibaiondoko gizarte etxeko antzoki berriari Félix González Petite izena jarri zion haren oroimenez.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.