Pilar Arostegui Udal Artxiboan (AMVG) Gasteiz hiriaren memoriaren zati handia dago gordeta, dela Udalaren agirietan, dela argazki, liburu eta era guztietako materialez osaturiko funtsetan. Hori bai, bertako ale guztiak zerikusia dute gure hiriarekin eta bertako herritarrekin.
Udal Artxiboaren lineako katalogoak bertan gordetzen den dokumentazioaren zati bat kontsultatzeko aukera ematen du. Udal aktak zaharrak, Salvador Azpiazuren argazki-funtsa, eta Elorriagako Kapareen Batzarraren artxiboa (Elorriagako herrian dagoena) kontsultatu daitezke.
Online katalogoaren kontsulta osoa
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.