Udal Artxiboa - Erakusketak

Bizitza eta kolorea

1914-2015 urteen artean ateratako eta kolorea elementu komuntzat duten ia ehun argazki bildu dira erakusketan. Argazki horiek, gainera, prozedura desberdinen bidez egin izan dira, autokromoetatik hasi eta irudi digitaleraino. Bizitza eta kolorea

Venancio del Val. Calles Vitorianas.

Venancio del Val eta “Calles Vitorianas” bere liburuari omenaldi bat da erakusketa hau. Venancio del Val 8000 artikulu baino gehiagoren egile izan zen, eta irratirako gidoiak, hitzaldiak, monografiak, himno eta abestien hitzak idatzi zituen. Bere lan nagusia "Calles Vitorianas" izan zen. Liburu horretan, hiriko kaleen bilakaera jaso zuen. Guztira, Udal Artxiboaren funtseko 58 irudi erakusten ditu erakusketak, 1911 eta 1998 bitartekoak. Ikusi "Venancio del Val. Calles Vitorianas" erakusketa

Florida 200 urte

Omenaldia Florida sortu eta zaindu zutenei, baita gaur egun zaintzen dutenei ere; egunez egun bizi-bizirik mantendu dutenei: landareak, animaliak, pertsonak; izaera ematen dioten eraikinak eta ekitaldiak; eta hura erretratatzen jakin duten argazkilariak, haiei esker aukera baitugu gaur egun, paseatzeko parkearen historiaren bi mendeetan zehar. "Florida 200 urte" erakusketa

Oroimenean, Alberto Schommer García

Omenaldia Alberto Schommer García argazkilari gasteiztarrari, haren heriotzaren lehen urtemugan "Oroimenean, Alberto Schommer García" Erakusketa

Gure jaiak. Argazki erakusketa

Udal Artxiboko argazki batzuk hautatu dira, eta José Mari Sedano kazetari zendu berriak Gasteizko tradizioez idatzi zituen artikulu ugarietatik ateratako testu batzuekin uztartu. "Gure Jaiak" erakusketa

Atzera begira, 20 urteko erakusketetan

Bidaia bat egingo dugu gure hirian zehar, 75 argazkitan, bi ibilbide jarraiki, baina teknika, egile eta garai desberdinen bitartez. Alegiazko erakusketa

Omenaldia ARQUEri

Erakusketa honetan ARQUÉ argazkilari enpresaren ibilbidea laburbildu nahi dugu, bai eta omenaldia egin izena eman zioten bi argazkilari nekagaitzi, berriki hil den Federico Arocenari, eta Gregorio Querejazuri. Udalari utzi zioten dohaintzan beren lan eskergaren emaitza. Alegiazko bisita

San Kristobal. Erakusketa

Erakusketak 24 argazki ditu, eta haietan ondo ikus daiteke Gasteizko zona honek azken mendean zer eraldaketa garrantzitsu izan dituen: aldiri industrial eta militarra izan zen jatorrian, gero etxebizitzek okupatu zuten, eta geroago kuartel eremuak unibertsitate campus gisa berreskuratu ziren. Irudi hauen bidez, bere hirigintza eta giza historiaren gertaera garrantzitsuak gogoratu ahal izango ditugu. Erakustaldiaren informazioa

Iragana gure artean. Erakusketa

Iragana gure artean lankidetza-proiektuaren bidez pertsonek artxibo eta agiriekin, oroimena, historia eta garaikidetasunarekin osatzen dituzten harremanak azaleratu nahi ditu. Gasteizko "Pilar Aróstegui" Udal Artxiboak eta Montehermoso kulturuneak antolatutako erakusketa honetan Tomás Alfaro Fournier eta Balbino Sobrado Cobas argazkilari afizionatu gasteiztarrek 1909 eta 1931 bitarteko Gasteizko gizartea ezagutaraziko digute.Informazio gehiago

Enrique Guinea Maquíbar. Argazki-erakusketa

Enrique Guinea Maquíbar (Gasteiz 1874-1944), argazkilari amateur eta astekari grafiko garrantzitsuen kolaboratzaile, Gasteizko Udalari bere irudiak utzi zizkiona, bere hitzetan, "jaiotzen ikusi ninduen herri horri diodan esker ona betikotzeko", Gasteizko "Pilar Arostegui" Artxiboak antolatutako erakusketa honen protagonista da. Ikusi erakustaldia

Argazkiak. Europa Jauregia eta bere ingurua

Erakusketa honen ardatz den Europa jauregia bere ingurunean eraikitako azken eraikina da, paradoxikoa bada ere. Oraingoan ez dugu denbora eta espazioan zehar jarraituko auzoaren bilakaera; aitzitik, irudien bidezko ibilbidea dugu erakusketa hau. Hiriko hirigune historikoaren mugetatik abiatuta, hau da, Zerka Goien (Jesusen Zerbitzarien Fundatzailearen kalea) eta Zerkabarrenetik, Europa jauregiaren eraikin apartekora eramango gaituzten kaleetan barna ibiliko gara. Aurten, 20. urteurrena betetzen duenez, erakusketa honek Europa Jauregia eta ingurunearen sorrera eta bilakaera ulertzen eta oroitzen lagundu nahi digu. Info gehiago

Argazkiak. Azken eskuratzeak

Udalaren argazki ondareak azken hamabost urteetan izan duen hazkuntzaren erakusgarri txiki bat aurkezten dugu hemen: 1900. urtetik 2000. urtera bitarteko datak dituzten funts eta bilduma partikularrak dira, hau da, gure hiriko historiaren mende oso bat hartzen dute. Ikusi informazioa eta argazkiak

Arina. Argazki-erakusketa

Santiago Arina y Albizu jauna 2004ko abenduaren 26an hil zen eta omenaldi gisa antolatu zaio erakusketa hau. 2000. urtean egindakoaren osagarri dugu eta honakoa du xede: bere argazkiak ezagutzera ematea eta ondarea zaintzen eta Gasteizko kultura ezagutarazten egindako lana jakinaraztea (bereziki Udal Artxiboko Argazki Atalarekin loturikoak). Erakusketaren informazioa

Arqué. Argazki-erakusketa (1965-1975)

Katalogo honek Udal Artxiboak ARQUE estudioaren argazkilaritza lanari eskainitako bigarren erakusketa biltzen du; 2002 urtean egindakoaren jarraipen den honetan 1965 eta 1975 bitarteko lana aztertu da. Edukia ikusi

Gasteiz: hiri bare baten irudia - Ceferino Yanguas Alfaroren argazkiak (1920-1936)

Ainara Miguel Sáez de Urabainek Ceferino Yanguasen argazkiei buruz egindako doktore tesia -zeina Gasteizko Udalak argitaratu baitu aurten (2007)- da erakusketa honen jatorria; bertan, testu laburrez lagundutako 21 irudiren bidez, argazkilariaren lana eta ikertzailearen ondorioak biltzen saiatu gara. Irudiak

"Emakumea argazkietan" Argazki-erakusketa

Informazio eta irudiak

Ariznabarra. Argazki-erakusketa

Aurkezpena eta argazkiak

Martxoaren 8ko erakusketak

Urtero, Pilar Aróstegui Udal Artxiboak Martxoaren 8ko aldarrikapenekin bat egiten du modu birtualean ikus daitekeen zein Unibertsitateko pasealekuan dagoen eraikineko beirateetan ikusgai dagoen erakusketa batekin. Jarraian, horietako batzuk ikus daitezke:

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.