Ingurugiro Gaietarako Ikastegia - Etxe Berdeak

Etxe berdeak

Deskribapena

Etxe Berdeak ekimenak hiriko familiek jarrera ekologikoagoa izatea sustatu nahi du eta, horretarako, ur eta energia gutxiago kontsumitzen eta erosketa etikoagoa eta ekologikoagoa egiten lagunduko du.

Doako ekimen hau, ekologikoagoak eta jasangarriagoak izan nahi duten familiei bideratuta dago, eta, modu berean, Vitoria-Gasteiz gero eta hiri berdeagoa izaten lagundu nahi dutenentzat. Eguneroko ur eta energia kontsumo ohiturek ekartzen duten ingurugiro eta giza inpaktuarekin kezkatuta dauden udalerriko pertsonanentzat zuzenduta dago. Argia itzali, garbigailua, martxan jarri, txorroka itxi, termostatoa erregulatu, zaborra bota, janaria erosi, hirian mugitu... egunero egiten ditugun ekintzak dira hauek, baina... Ba al dakizu eguneroko jokabide hauetan aldaketa txikiak egiteak dirua aurrezten lagundu diezazukeela eta baita ingurumenarekiko adeitsuagoa izaten ere?

Etxe Berdeak programak Vital Fundazioaren(Beste leiho batean irekiko da) kolaborazioa du, eta Leroy Merlinen(Beste leiho batean irekiko da) laguntza ere badu. Programa Atari Consultora Sostenible(Beste leiho batean irekiko da) enpresak dinamizatzen du.

Zer eskaintzen dugu?

  • Zuen etxeetako kontsumoak aztertzeko bisita pertsonalizatua.
  • Aditu baten aholkularitza urtebetez, zuen zalantza guztiak argitzeko.
  • Gaikako sei lantegi (energia, lorezaintza eta baratzezaintza, ura, mugikortasuna eta kontsumoa). Horietan etxeko fakturetan aurrezteko aholku erraz eta praktikoak emango dira.
  • Elementu sorta ekologikoa, aurrezten laguntzeko
  • Kontsumo, mugikortasun eta abarren inguruan ohitura iraunkorrak hartzea

Eguneko aholkua

Inoiz baino gehiago, gure etxeak bizitza egiteko gune nagusia bihurtu dira, eta horrek aukera ona eskaintzen digu gure ohiturak hobetzeko, gusturago egoteko, aurrezteko eta gure baliabideak modu eraginkorragoak erabiltzeko. Zentzu horretan, familia guztiek dute proposamen hauekin bat egiteko, horretarako ondoren ematen ditugun aholkuak eta informazioa erabilita.

Informazio gehiago

Argibideetarako:

cea@vitoria-gasteiz.org edota 945 162696 telefonoan.

Esteka interesgarriak

Jardueren agenda

Egutegi honetan ez dago programatutako jarduerarik. Egutegiko jarduera guztien zerrendara sar zaitezke.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Jasotako iruzkinak

Página web: Centro de Estudios Ambientales - Hogares Verdes

  • En qué fechas y horarios se va a realizar el programa? Estoy interesado, pero si no puedo asistir no quiero malgastar una plaza de inscripción.

    Gracias

    Iban Normal 2020/02/28 10:28:35 Erantzuna eman zaio

  • Los talleres del programa Hogares Verdes se realizarán en martes y jueves por la tarde en marzo, abril, mayo, junio, septiembre y octubre (6 talleres). El horario es de 18:00 a 19:30 horas.

    Muchas gracias por su interés

    Udalaren logotipoa Udala 2020/03/02 13:11:44