Euskal kirolak - Turismoa Vitoria-Gasteizen
Euskal kirolek presentzia handia dute Gasteizen. Herri-kirolek, esku-pilotak eta Arabako bola-jokoak, adibidez, tradizio luzea dute hirian, hortaz, ezagutu egin behar dira Araba bisitatzean.
Arabako bola-jokoa
Kirolen artean, Arabako bola-jokoa da autoktonoenetarikoa. Edozein egunetan ikus daiteke partidua hiriguneko Foru plazako bola-lekuan, Posta eta Foru kaleak gurutzatzen diren lekuan. Entrenamendurik edo lehiaketarik ez dagoenean, nahi duenak erabili ahal du, jokatzeko.
- Informazio gehiago: Araba Kluba.
Herri-kirolak
Herri-kirolek landa-ingurunean egin ohi ziren lanetan dute jatorria. Horrelako kirolak ikusteko aukera egokiak dira honako hauek: Andre Maria Zuriaren jaiak, abuztuaren 4tik 9ra; Olarizu erromeria, apirilaren 28an; San Prudentzio eta Estibalitz Andre Mariaren jaiak, maiatzaren 1ean. Izan ere, txapelketa, lehiaketa eta erakustaldi ugari antolatzen dira.
Informazio gehiago: https://turismoa.euskadi.eus/euskal_kirola/
Pilota
EAEko hiriburuan astero egiten dira pilota txapelketak, hainbat modalitatetan. Beti Jai frontoietara gerturatzea aukera bikaina da kirol hau gertutik ezagutzeko.
- Beti Jai frontoiak Google Maps aplikazioan.
- Gertuko udal autobusak: 2. eta 8. lineak.
Frontoiak Mendizorrotzako kirol esparruaren alboan daude, eta hiriko arteria turistiko nagusia den La Senda pasealekutik oso hurbil. Bide horrek hirigunera darama bisitaria, Prado parketik, eta bidean ikus daitezke Ajuria Enea (lehendakariaren egoitza), Arma Museoa eta Augustin Zulueta jauregi ederra, egun Arte Ederretako Museoa hartzen duena.
Pilotan jokatzeko instalazioak
Gasteizen hainbat leku daude pilotan jokatzeko:
- Kirol esparruak: Beti Jai.
- Frontoi estaliak: Abetxuko, Adurza, Zaramaga, Trinquete los Astrónomos, Gamarrako parkea eta Lakua 03. – Instalazioak erreserbatu.
- Aire zabaleko frontoiak: Foru plaza, Iparraldeko parkea eta Aranzabela.
https://www.flickr.com/photos/38143943@N08/sets/72157689038905673
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.