CEAren liburu bilduma Gaia liburutegi ekologistan

Gaia liburutegiaren ikuspegia

CEAk Olarizuko etxaldean zuen liburu bilduma Gaia liburutegiaren eman zizkion.

Liburutegia 1978an hasi zen sortzen eta, egun, 14.000 funts ditu. Horiei gehitu egin behar zaizkio Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak utzitako 4.000 aleak.

Funtsak aukeratzeko orduan ekologia izan da ardatz, ekologia gizakiaren eta inguratzen duenaren arteko oreka gisa ulertuta. Ideiak horrek islatu egiten du 1976an sortu zen Gaia talde ekologistaren espiritua. Hainbat alderdiri buruzko hausnarketek arrazoitzen dute ekologiarekiko dugun konpromisoa: norbanakoaren oreka, zer ekoizten dugun, zertarako balio duen, kutsadura akustikoak eta atmosferikoak nola eragiten dioten norbanakoaren eguneroko bizitzari, elikadura, gure bizimodua eta mugak.... Eduki horiei erantzun nahi diete, besteak beste, Gaia liburutegi ekologikoko funtsek.

Bi motatako funtsak daude: batetik, zabalkundeko dokumentuak, publiko orokorrari zuzenduta, eta haur eta gazteentzako atala dago; bestetik, dokumentu tekniko eta espezializatuagoak, ingurumenaren eta ekologiaren arloko profesionalei eta ikertzaileei zuzenduta.

Gaia liburutegi ekologistak gai ugari biltzen ditu: nekazaritza, lorezaintza, baso-ekologia, medikuntza alternatiboa, gizarte ekologia, antropologia, sexualitatea, hiri ekologia, lurralde-antolamendua, uraren ekologia, ingurumen-inpaktua, energia berriztagarria, ingurumen-hezkuntza, natur-guneen kudeaketa, zoologia, botanika, klimatologia, meteorologia, astronomia, kutsadura, hondakinen kudeaketa eta birziklapena, natur ibilbideak, geologia, geografia, ingurumenaren arloko legeak, ekologia aplikatua, gida tematikoak...

Instalazioak eta zerbitzuak

Liburutegia Posta kaleko 40 atarian dago, eta hiru areto ditu funtsak kontsultatzeko.

Hartzaileak herritarrak oro har, eta ekologian eta ingurumenean interesa duten profesionalak eta taldeak dira.

Ordutegia eta harremanak

Astelehenetik ostiralera: 16:00-20:00.

Telefonoa: 945/198354.

E-posta: gaia.01@vitoria-gasteiz.org

Mailegua

Materialak 21 egunerako mailegatzen dira (luzatzerik badago), honakoak salbu: gida tematikoak, erreferentzia-materiala eta birjartzen zailak diren obrak

Liburutegiko beste hainbat jarduera

Hainbat taldek bileretarako ere erabiltzen dute Gaia liburutegi ekologistaren egoitza: "La Otra Mitad" astronomia taldeak, Hirigune historikoko herri plataformak eta "Camina Gasteiz" Zangokarien elkarteak.

Liburutegiko funtsen kontsulta

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: