HARA! Udalaren berdintasunerako politiketan sexu- eta genero-aniztasuna txertatzeko agenda

Hara! Gasteizko Udalaren Berdintasunerako politiketan sexu- eta genero-aniztasuna txertatzeko Agenda Udalak arlo horretan egiten dituen jarduerak biltzen dituen urteko plangintza-dokumentua da.
Aurreko agendak kontsultatu
2014tik, Berdintasun Zerbitzuak hainbat prozesu bultzatu ditu gure udalerriko LGTBI pertsonen eta kolektiboen errealitateak, interesak eta eskaerak sakon ezagutzeko. Prozesu horiek, gainera, sexu-orientazioa eta genero-identitatea berdintasun-politika publikoetan sartzeari buruz hausnartzeko balio izan dute, bai dimentsio ideologikoan, bai praktikan.
Prozesurik garrantzitsuena Desirak plazara. Gasteizko LGTBI herritarren errealitateei buruzko diagnostikoa izan zen, 2018an lehen aldiz argitaratua eta plangintza-dokumentu guztiak elikatzen joan dena.
Agendak urteka
Aurki gaitzazu
www.vitoria-gasteiz.org/sexu-genero-aniztasuna
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.

