Dossierra: 2018/CO_AOBR/0035(Beste leiho batean irekiko da)
Egoera: bukatua.
Hasierako eta bukareko epea: 19/08/19 y 20/01/19 (5 hila). (20/3/31 handituta)
Kontratista: Goitu Eraikuntzak, S.L.
Aurrekontua: 1.104.954,15 €
Kontrola eta ikuskapena: Plangintza eta Proiektu Zerbitzua (Arkitektura)
Lanen bitartez zenbait kirol jarduera bitartean edukiera handieneko frontoietan –ohikoak baitira halakoak– atzemandako gabezia jakin batzuk konpondu nahi dira.
Zehazki, gabezia hauek zedarritu dira:
Horregatik, esku-hartzearen bitartez eraikina zenbait sute-sektoretan banatuko da; horrenbestez, areagotuko egingo da edukiera handieneko lekuetan dauden pertsonak ebakuatzeko aukerak, dauden eskailerak banatu egingo dira,eskailera gehiago sortuko dira, eta baita alboetako sektoreetara igarotzeko aukera ere. Horrez gain, tenperatura kontrolatzeko eta kea ateratzeko sistemak instalatuko dira.
Gainerako espazioei dagokienez, hobetu egingo da sektore-banaketa eta ebakuazio-ahalmena espazio erabilera orokorrekoetan, eta segurtasun-baldintzak hobetuko dira dauden arrisku-espazioetan.
Azkenik, suteen aurkako instalazioak indarreko araudira egokitzeko eta komun gehiago sortzeko lanak egingo dira.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.