II. Itun Berdea Saria - Saria jasu duten enpresak
Zer da?
Ingurumen-jardunbide egokientzako sari honen bitartez, enpresek beren jardueren ingurumen-inpaktua murrizteko eta ingurunearekiko harremanak hobetzeko martxan jarri dituzten jardunbiderik onenen balioa aitortu nahi diogu.
Sariak
Sarien banaketa azaroaren 10ean egin zen, Europa Jauregian, Itun Berdeko Enpresen V. Topaketan. Itun Berdea II. Sarien irabazleak honako hauek izan dira kategoria bakoitzean:
1. Mikroenpresen kategoria: La Granja de Usama
Enpresaren jarduera: Etxalde hezitzailea.
"Autosufizientzia energetikoa heziketa-proiektu batean" du izena aurkeztu duen jardunbidea egokiak. Energia berriztagarrien bidez (haize-turbina eta eguzki-jarraitzaile) autosufizientzia energetikoaren aldeko apustua egitea erabaki ausarta da, batez ere, mikroenpresa honen tamaina kontuan hartuta.
2. Enpresa txikien kategoria: Geograma
Enpresaren jarduera: Ingeniaritza zerbitzu teknikoak.
"Bizikletaren erabileraren sustapena" da aurkeztu duten jardunbide egokia. Mapa adimenduak erabili dituzte kalkulatzeko langileek zenbat denbora erabiltzen duten garraioan bulegora joateko, horrek eragiten duen ingurumen-inpaktua kalkulatzeko eta hori jakinda bizikletaren erabilera sustatzeko. Praktika hau nabarmentzekoa da planteamendu serio eta erreala egiten duelako ingurumen inpaktuaren inguruan: erraz ezar daitekeen ekintza da, eta edozein erakundek eredu moduan har dezakeena.
3. Enpresa ertain eta handien kategoria: Michelin
Enpresaren jarduera: Pneumatiko-fabrikazioa eta kautxu kamerak
Saritutako jardunbide egokia "Aire bidezko lehortzeari esker hondakin arriskutsuak murriztea". Jardunbide egoki honek berritasuna du ezaugarri. Azken emaitza lortzeko hondar-aire beroa erabiltzean, hondarrak asko gutxitzen dira (130 tona urteko), eta beren balorizazioa handiagoa da hondar-energia aprobetxatzen den bitartean. Azken finean, ekonomia zirkularreko irizpideak hartzea, eta beraz, fabrikaren ingurune-emaitzak eta ingurune-oinatza murriztea da helburua.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.