Andra mari Zuriaren jaietan indarkeria matxista prebenitzeko eta hari aurre egiteko kanpaina

Campaña Igualdad fiestas 2019

Informazio eta aholkularitza gunea

Abuztuaren 4tik 9ra arte, indarkeria matxista prebenitzeko eta hari aurre egiteko informazio gune bat jarriko dugu. Bertan eraso matxista baten aurrean baliabideen inguruko informazioa eta orientazioa emango dugu, hala nola indarkeria matxistaren prebentziorako informazioa eta difusiorako materialak. Programazio osoa udalaren arreta-zerbitzuekin koordinatuta egongo da.

  • Ordutegia: 17:00etatik 23:00etara.
  • Kokalekua: Posta eta Independentzia kaleen arteko bidegurutzean.

Informazio-Gunea irisgarria izando da eta aukera emango du arreta lasaiagoa eta seguruagoa egiteko, behar izanez gero. Horrez gain, Informazio-Guneak zeinu hizkuntzan artatzeko aukera eskainiko du.

Sensibilizazio eta prebentzio ibiltaria

Sentsibilizazioa eta prebentzioa lantzeko talde-ibiltari bat egongo jai eremuetan eta ordutegi ezberdinetan, gazteen egoerak eta beharrak identifikatzeko, gizonen paperaren inguruan hausnartzeko eta indarkeria matxistari aurre egiteko baliabideen gaineko informazioa eskaintzeko.

Indarkeria matxistari publikoki aurre egiteko udal protokoloa

Vitoria-Gasteizko Udalak indarkeria matxistari aurre egiteko protokoloa (pdf) du, non salaketa publikoa egiteaz gain biztanleriari arreta eta jarduketaren inguruan kontu emateko prozedura sartzen duen. Jai eremuetan erasoak handitzen direnez Andre Maria Zuriaren festetarako udalak prozedura berezi bat aurreikusi du.

Informazioa eta arreta 24 orduz

  • Udalaren Gizarte Larrialdietarako Zerbitzua (SMUS) 945 13 44 44 - San Antonio kalea, 10.
  • Udaltzaingoa 092 - Agirrelanda kalea, 8.

Gogoratu indarkeria matxista ez dela soilik eraso fisikoa edo sexuala, baimenik gabeko zirriak eta musuak, komentario eta begirada iraingarriak, sexu-harremanak edukitzeko xantaia egitea, esamesa, keinu edo irain LGTBIfobikoak... ere badira indarkeria matxista.

Ez onartu eta ez izan portaera matxisten konplize. Horiek etetea exijitu, eta beharrezkoa balitz, erasotzailea espaziotik kanporatu.

Intereseko materialak

Jaietan jende gehien ibiltzen den inguruetako ostalaritza lokaletan kartelak (pdf) jarriko dira. Kartel hauek, bestelako agente sozialek ere eskatu dezakete eskuratzeko.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Jasotako iruzkinak

Azken iruzkina ikusi (Noiz egina: 2018/08/03 15:21:31)

  • Leo muchas actuaciones que estarán bien, pero no hay ayudas efectivas a victimas de agresiones, si denuncias y tienes que salir de domicilio te quedas en la calle, ¿de que sirven que prediquéis si luego nos encontramos en la calle? también se da el caso de mujeres que salieron de vivienda por agresiones y que han sido tratadas de malas maneras en Servicios Sociales. Mientra no exista personal en Servicios Sociales de Base asignadas para trabajar en estos caso de poco sirven las medidas populistas que tomáis.

    Paloma Oso haserre 2018/08/03 10:46:09

  • En los Servicios Sociales de Base y el Servicio Municipal de Urgencias Sociales hay profesionales que realizan la primera detección, valoración y diagnóstico de situaciones de Violencia de Género, estando formadas y capacitadas para ello.

    Además, la unidad de intervención psicosocioeducativa “Onarpen”, presta un apoyo específico a las víctimas de violencia de género que requieran una atención de mayor intensidad y un acompañamiento específico.

    Las situaciones de violencia de género encuentran en la ciudad de Vitoria-Gasteiz todos aquellos recursos que contempla la Ley de Servicios de Servicios Sociales y el Decreto de Cartera que ordena las competencias de la Administración Pública.

    En la página web municipal, dentro del apartado de los Servicios Sociales, pueden consultarse los recursos municipales de apoyo para víctimas de violencia de género.

    Udalaren logotipoa Udala 2018/08/03 15:21:31