Gasteizko Hiri Geografiari Bigarren Hezkuntzan erabiltzeko pentsatuta daude, baina Vitoria-Gasteizko hirigintzaren ikuspegi orokorra izan nahi dutenentzat ere baliagarri izan daitezke. Lehenik IKUS-MATERIALA aztertzea gomendatzen dugu horretarako, eta gero APUNTEAK atala.
Material hauek Gasteizko Hiri Geografiari buruzko hainbat material dituzte, eta Irakaskuntza Ertaineko ikasleei dagokienez, honako helburu nagusiak dituzte:
Oso interesgarria litzateke ikasgelan Hiri Geografia erakusten denean, eduki horiek Gasteizi buruzko material hauekin osatzea, Europako hiri gehienak izan duten bilakaeraren adibide bikaina baita gure hiria. Gainera, material hori egokitu egin daiteke ikasle zaharrago edo gazteagoekin erabiltzeko.
Material ia guztiak erraz egokitu daitezke irakasleek honako hauetara molda ditzaten:
Erabilitako euskarri informatikoak (Power Point, Word...) nahikoa errazak dira, ordenagailu gehienetan erabiltzeko eta edukiak alda daitezela errazteko.
Jarraian materialen oinarrizko ezaugarriak aurkezten dira.
Ikusizkoa eta Irudiak ataletako artxiboak Power Point programan eginak eta konprimituak daude, irekitzeko, aurretik deskonprimitu behar dira deskonprimitzeko programa erabiliz, adibidez, WinZip. Kapitulu batetik hurrengora edo aurrekora pasatzeko hiperesteka dago, funtzionatzeko lehenengo dagozkion kapituluak gure ordenagailura jaitsi beharko ditugu.
Idatziak zenbait ohar ditu irakasleentzat interesgarriak izan daitezkeenak, ez ordea ikasleentzat, eta horregatik, ikasleentzat inprimatu nahi direnean ez da inprimatuko "dokumentua ikurrekin" eran (modu hori da lehenetsia),"dokumentua"
Bi planoek badute bertsio handiago bat, eta bertan, Jundizko industrialdea ageri da, baina kaleen xehetasunak ez dira horren garbi ikusten, eta horregatik ez da gomendatzen hori.
Bada plano mutu zabalaren beste bertsio bat, xehetasun gehiago dituena, baina konplexuegia iruditzen zaigu ikasleentzat; halere, baliagarria izan daiteke interesatzen zaigun xehetasunen bat kontsultatzeko.
Inprimatzeko bertsioak JPEG-en daude, eta beraz, ordenagailu guztietan inprima daitezke.Aldaketak onartzen dituzten bertsio moldagarriak Corell Draw 10. formatuan daude. Horiek moldatu daitezke, baina aldaketak egiteko. diseinu grafikoko programa bat erabili behar da.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.