Gizarte Etxeen Sareak zilarrezko Bikain ziurtagiria lortu du

Bikain

Bikain ziurtagiri ofizial, publiko eta doakoa da, Eusko Jaurlaritzak luzatzen duena, eta enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen duena.

Gasteizko Udalaren Gizarte Etxeen Sareak zilarrezko Bikain ziurtagiria lortu du, hizkuntza kudeaketan izan duen euskararen erabileragatik. Ebaluazio bat egin ondoren eskura daitekeen ziurtagiria da, hortaz. Ebaluazio horretan EMEn (Erreferentzia Marko Estandarrean) jasotako itemak zein hizkuntzatan dauden eta nola kudeatzen diren egiaztatzen da, besteak beste. Ebaluazioari dagokionez, EMEk lau ardatz ditu:

  • Erakundearen komunikazioa eta irudi korporatiboa (errotuluak, argibideak, webgunea...).
  • Kanpo harremanak (bezeroak, produktua/zerbitzuak, hornitzaileak, finantza erakundeak...).
  • Barne harremanak (GGBB, prestakuntza, baliabide informatikoak, kudeaketa sistemak...).
  • Hizkuntza kudeaketa (Hizkuntza politika, pertsonak eta baliabideak).
  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: