Udal orriak ulertzeko
Udal orri bakoitza elkarren artean oso ezberdin diren lau zatitan egituratzen da:
Goiburua
Udalaren webguneko orri guztietan finkoa den zatia. Orrian sartzeko zein gailu erabiltzen dugun (mugikorra, tableta, ordenagailua...), horren araberakoa izango da osagaien kokapena. Ondoko irudiak ordenagailuaren edo tabletaren pantailan ikusten den goiburua erakusten du, eta bertan osagai garrantzitsuenak agertzen dira:
- Udalaren marka: nahikoa da gainean klik egitea hasierako orrira itzultzeko.
- Herritarren postontzia: kexa eta iradokizunak adierazteko espazioa.
- Kontaktuak: udal bulegoetako telefonoak eta helbideak.
- Egoitza elektronikoa: izapide elektronikoak ingurune seguruan egiteko gunea.
- Erabilera erraza: irisgarritasun arazoak dituzten pertsonentzako nabigazio tresna.
- Hizkuntza aukera: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa.
- Udal bilatzailea: hitz bat tekleatzean udalaren webgune osoan bilatuko du.
- Turismoa: hiriaren sustapen turistikoari eskainitako gunea.
- Sare sozialak: udal sareetarako sarbidea.
- Menu-barra: baliabide eta edukiekiko estekak, informazio multzo handien arabera antolatuak.
Webgunean bereizmen gutxiko mugikor edo gailuen bidez sartuz gero, eduki horietako asko hiru marra horizontal beltzez osatutako ikonoan zabalduko dira.
Pantaila bereizmen gutxiagoko gailuetan, ikono hori bera sakatuz itxiko da menua.
Orrialdearen gorputza
Orriaren gorputza informazioa ematen den zatia da. Bilatzailearen azpi-azpian dator eta hainbat motatako edukiak eskain ditzake.
Besteak beste, osagai hauek ager daitezke bertan: estekak, testuak entzuteko tresna, informazioa partekatzeko lekua, zerikusia duen informazioa, herritarren postontzia...
Orrialdearen gorputzak osagai hauek izan ohi ditu:
- Testuak entzuteko baliabidea.
- Beste orri batzuekiko estekak (beti berdez).
- Orriarekin zerikusia duten edukiak edo bertara daramaten estekak.
- Iradokizunak eta erreklamazioak egiteko gunea.
- Edukien zabalkundea.
Alboko menua
Udalaren orrien eskuineko zutabean orriaren gorputzarekin lotutako elementuak eransten dira. Era guztietako edukiak izan daitezke: grafikoak, bideoak, estekak...
Bereizmen gutxiko mugikor edo gailuetarako bertsioan, + sinboloa sakatzean zabalduko da,
eta - sinboloan sakatuta itxiko da.
Orri-oina
Orriaren gorputzaren eta testuinguru menuen azpian ageri da. Eduki multzo hauek ditu, ordenagailu eta tabletetan, goitik behera zabalik:
- Erabilgarritasun handiko guneak eta tresnak.
- Udal eduki guztiak gaikako antolakuntza horren arabera sailkatzen dira.
- Telefonoak eta helbide fisiko zein elektronikoak
- Alderdi hauei buruzko esteka zuzenak: gunearekin lotutako legezko arauak, datuak babesteko politika, erabilerraztasunerako jarraibideak, laguntza eta webgunearen mapa.
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.